Imagen
‘Arratsaldean kontu kontari’ saio berezia Liburuaren Egunean
21.04.16
Udal Liburutegia
Larunbat honetan, apirilak 23, Liburuaren Nazioarteko Eguna ospatzen da, eta Ermuko udal liburutegiak ipuinak eta ilustrazioa batzen dituen ipuin saio berezi bat antolatu du. Liburuaren Eguna ospatu eta literatura eta irudigintzaz batera gozatzeko aukera paregabea izango da.
"Irudipuinketan: irudiak eta ipuinak” da saio berezi honen izena, eta 4 eta 9 urte bitarteko neska-mutilei zuzenduta dago. Yolanda Arrieta idazle eta kontalaria eta Aitziber Alonso ilustratzailea izango dira saioaren protagonistak eta zuzendariak.
Ekimena arratsaldeko 17:30ean hasiko da, eta sarrera guztiz doakoa izango da. Etenik ez eragiteko, parte hartzaileei puntualtasunez bertaratzeko eskatzen zaie.
Lotutako albisteak
Imagen
02.03.26
‘Story Time’ ingelesezko ipuin kontaketaren saio berria
Hurrengo larunbatean, arratseko 17:30etan, udal Liburutegian
Hurrengo larunbatean, arratseko 17:30etan, udal Liburutegian
Imagen
27.02.26
'Kakorratz-lanean eta solasean' jardueraren edizio berrirako izen-ematea zabalik
Martxoaren 12ra arte udal Liburutegian eta harremanetan jartzeko bere ohiko bideen bidez
Martxoaren 12ra arte udal Liburutegian eta harremanetan jartzeko bere ohiko bideen bidez
Imagen
23.02.26
Liburutegiak haurrentzako tailer berria antolatu du eta izen-emateak ireki
'Natura zure eskuan' titulua du eta izen-emateak martxoaren 2ra arte zabalik
'Natura zure eskuan' titulua du eta izen-emateak martxoaren 2ra arte zabalik