Irrist gehiagorik ez: labaintzeen aurkako tratamendua emango zaio Erdikokaleri

25.04.16
Hirigintza

Segurtasunak gora egingo du datozen egunetan Ermuko Erdikokalen. Egunero jende asko eta asko pasatzen dira kale horretatik, eta ohikoa da baldosak bustitzen direnean irrist egitea. Horregatik, tratamendu ez labaingarri bat emango zaio zoruari, arazoa konpontzeko.

Hobekuntza lanak maiatzeko lehenengo astean hasiko direla aurreikusten da, eta bost egunetan amaituko dira. Denbora tarte horretan, zorua ondo garbitu eta koipea kenduko zaio, eta jarraian, ez labaintzeko produktuak aplikatuko dira baldosetan.

Tratamendua kale osoan zehar egingo da, Herga tabernatik hasi eta On Teodororen estatuaren ingururaino. Lanak egin bitartean, bidea zabalik egongo da uneoro, eta oinezkoek Erdikokaletik pasatzeko aukera izango dute, portaletara eta taberna edota dendetara joateko.

Beste zenbait herritan ere probatu dute tratamendu hau, Elgoibarren, esaterako, eta emaitzak ezinhobeak izan dira.

Lotutako albisteak

Imagen
06.03.26
Datorren astean tren geltokiko estalkia garbituko du ETSk

Lanak astelehen eta astearte gauean egingo dira, katenaria korronte elektrikorik gabe utzi behar delako
Imagen
05.03.26
Ongaraira doan igogailua zerbitzurik gabe bi egunez, mantentze eta konponketa lanetarako

Zerbitzuz kanpo egongo da, astelehen goizetik astearte arratsaldera arte
Imagen
02.03.26
Hirigintzak zabalik du Bide Berdearen proiektuari ekarpenak egiteko epea

Martxoaren 13ra arte ekarpenak@udalermua.net helbidera bidal daitezke