Katixa Agirre, irakurketa klubeko azkenengo saioan

04.05.16
Udal Liburutegia

Urrian hasi ziren Ermuko udal liburutegiak antolatutako helduentzako irakurketa klubak amaitutzat eman dira aste honetan.

Atzo, asteartea, ingelesezko eta euskarazko irakurketa klubak bukatu ziren. Azken horretan, Katixa Agirre idazlea bertaratu zen saiora, “Atertu arte itxaron” (Elkar) liburuaz mintzatzeko. 2015ean argitaratutako liburuen artean, 111 Akademiaren Saria jaso zuen Katixa Agirrek lan horregatik.

Ikasturte honetan euskarazko irakurketa taldean honako liburuak irakurri dira:

  • Zeta / Alessandro Baricco
  • Haur besoetakoa / Unai Iturriaga eta Alex Santi
  • Leuropa / Pablo Sastre
  • Fikzioaren izterrak / Ur Apalategi
  • Hobe isilik / Garbiñe Ubeda
  • Herio heroi. Arra. Arraroa / Oier Gillan
  • Abarrak / Kirikiño
  • Diamanteak, urrea eta ikatza / Unai Iturriaga eta Alfonso Zapico
  • Atertu itxaron arte / Katixa Agirre

Bestalde, ingelesezko irakurketa taldean honako irakurgaiak izan dituzte:

  • Breakfast at Tiffany’s / Truman Capote
  • Shakespeare’s sonnets / William Shakespeare
  • Number the stars / Lois Lowry
  • Harry Potter and the philosopher’s stone / J. K. Rowling
  • Death of a salesman / Arthur Miller
  • The bookshop / Penelope Fitzgerald
  • The curious incident of the dog in the night-time / Mark Haddon

Aldez aurretik liburu edo irakurgai bera irakurri duten 15 edo 20 lagunek osatzen duten irakurle-kluba. Bileretan komentatu, iritziak eman, irakurketan bizitakoa adierazi eta obraz, gaiaz eta idazleaz hitz egiten da, topaketa hauek ikasteko eta sozializatzeko gune bihurtuz. Euskarazko saioak Peru Magdalenak dinamizatu ditu, eta ingelesezkoak, aldiz, Jessica Oleagak.

Jarduera doakoa den arren,  aldez aurretik izena ematea eskatzen da, onar daitekeen partaide kopurua mugatua delako. Urrian gaztelerazko, euskarazko eta ingelesezko irakurketa klubetako denboraldi berriari hasiera ematea aurrekusten du liburutegiak. Interesatuok, datuak emateko udal liburutegitira joan, bertako 943179212 telefono zenbakira deitu edo biblioteca@udalermua.net helbidera idatzi dezakete.

Lerro hauen azpian euskarazko taldeak Katixa Agirrerekin egindako azken saioko irudiak ikusi ditzakezue.

Lotutako albisteak

Imagen
15.01.26
Liburutegiak haurrentzako bi irakurketa klubetan izena emateko epea ireki du

Bata hiru eleduna, "Family Reading Time" eta, bestea gazteleraz, "Entre libros"
Imagen
18.12.25
Udal instalazioen Gabonetako jai-egunak eta ordutegi bereziak

Jai-egunetan itxita egongo eta ordutegiak egokituko dituzte, bihar guztiek 12:00etan itxiko
Imagen
17.12.25
Liburutegiak aste honetan hasiko du azterketen ordutegi berezia

Azterketen garaiko ordutegia aurreratu du, zeina abenduaren 20tik urtarrilaren 20ra izango den