Imagen
Zerukoa A-09 eremuan eraikitzeko asmoa duen enpresak bilera informatiboa deitu du
17.05.16
Hirigintza
Zerukoa A-09 eremuan –asteroko merkatu txikiaren ondoan- 18 etxebizitza eta garajeak eraikitzeko asmoa duen enpresa sustatzaileak, ‘Leziaga 1995 Construcciones, S.M.ak’ bilera informatiboa deitu du bihar arratsalderako. Bilera hori nahi duen orori zabalik dago eta Lobiano Kultur Gunean egingo da, arratsaldeko 7etatik aurrera.
Proiektuaren inguruan eta, batez ere, etorkizuneko ondasun horien salmenta ofizialki hirigintza izapidea baino lehenago hasi izanak herrian sortu duen kezka eta nahasmenduari erantzun nahi dio enpresa sustatzaileak. Horretarako bilera antolatu eta deitu du, azalpen zuzenak eta datuak emateko xedez.
Eguneko gai-zerrendak ondokoak hartzen ditu barne:
- Erretserba gisa orain arte hainbat pertsonek emandako diru kopuruen egoera.
- Zerukoa A-09 eremuan gauzatuko den hirigintza kudeaketari buruz informazioa ematea, aurreikusitako epeak eta planeamendua exekutatu eta kudeatzeko tresna ezberdinen arabera.
- Eraikitze-lanak hasteko eta hori exekutatzeko epearen inguruan dagoen aurreikuspena.
- 18 etxebizitza eta aparkaleku pribatuak eraikitzeko proiektuari buruzko informazio orokorra.
- Interesdunek izan dezaketen edozein zalantza edo galdera.
Lotutako albisteak
Imagen
06.03.26
Datorren astean tren geltokiko estalkia garbituko du ETSk
Lanak astelehen eta astearte gauean egingo dira, katenaria korronte elektrikorik gabe utzi behar delako
Lanak astelehen eta astearte gauean egingo dira, katenaria korronte elektrikorik gabe utzi behar delako
Imagen
05.03.26
Ongaraira doan igogailua zerbitzurik gabe bi egunez, mantentze eta konponketa lanetarako
Zerbitzuz kanpo egongo da, astelehen goizetik astearte arratsaldera arte
Zerbitzuz kanpo egongo da, astelehen goizetik astearte arratsaldera arte
Imagen
02.03.26
Hirigintzak zabalik du Bide Berdearen proiektuari ekarpenak egiteko epea
Martxoaren 13ra arte ekarpenak@udalermua.net helbidera bidal daitezke
Martxoaren 13ra arte ekarpenak@udalermua.net helbidera bidal daitezke