Eitzaga auzora bidea zabalik izango da aste honetan zehar

30.05.16
Hirigintza

Ermuko saihesbidearen egiturak muntatzeko aurreikusitako planetan aldaketak izan dira aste honi begira. Obrako zuzendaritzatik jakinarazi dutenez, maiatzaren 30eko asterako aurreikusita zeuden hainbat lan bertan behera utzi eta atzeratu egin behar izan dituzte; beraz, Eitzaga auzora sarbidea ez da itxiko ekainaren 6ko astera arte.

AP-1 bideak obrarako beharrezkoak diren piezak Ermura ekarri behar zituen garraio bereziari pasabidea ukatu izana da atzerapenaren arrazoia. Saihesbidearen zati ezberdinak Zaragozan eta Gasteizen egin eta muntatzen dira, eta obraraino ekarri ahal izateko, AP-1 bidea hartzen da. Errepide horretan, ordea, Eskoriatza inguruan, tamaina handiko garabi bat ezponda bat egonkortzeko lanetan ari da, eta galtzadaren zati handia hartzen du. Hori horrela, AP-1ak ekainaren 6ra arte pasabidea ukatu dio obrako garraio bereziari.

Lanetan izango den atzerapen hori dela eta, Eitzaga auzorako bidea ez da moztuko aste honetan. Obrako zuzendaritzak azaldu duenez, berriro datak koordinatzen eta, ahal den heinean, aurreikusitako planera gerturatzen saiatuko dira.

Lotutako albisteak

Imagen
06.11.25
Urko eta Mantxibar-Oterreko babesa indartuko du Ermuak, plan berezi bana idatziz

Udalak mendi bien Plan Bereziak idazteko lehiaketa deitu egin du
Imagen
27.10.25
Bide publikoan dauden fatxadetako pintadak garbitzeko ezohiko programa

Jabeek, erkidegoek eta errentariek eskatu ahal izango dute eta doakoa izango da udalak gain hartuko duelako
Imagen
09.10.25
Foru Aldundiak saneatu eta asfaltatu egingo du Zubiaurreko goialdea

Astelehenean hasiko dira obrak "Irudi" zaharretik "Frankfurt" tabernaren bidegurutzeraino doan tartean