Ermuko ikasleek ingurumen proposamenak aurkeztu dizkiote Udalbatzari

02.06.16
Ingurumena

Ostegun honetan Eskolako Agenda 21 programaren ‘pleno txikia’ egin da Ermuko Udalean. San Lorenzo, San Pelaio, Ongarai, Anaitasuna eta Eskolabarri ikastetxeetako 40 ikasle inguru bildu dira gaur udaletxeko bilkura aretoan, gainerako ikasle guztien ordezkari gisa, eta Udalbatzaren aurrean urtean zehar egindako lana eta herria hobetzeko euren proposamenak aurkeztu dituzte.

Aurtengo ikasturteko gai nagusia biodibertsitatea izan da, eta hori kontutan izanda, Ermuko neska-mutilek udalerria ikertu dute. Esaterako, Ermuko ekosistema ezberdinak aztertu dituzte, paisaia interpretatuz eta espezie inbaditzaileak identifikatuz.

Egungo egoeraren diagnostikoa egin ostean, adin eta ikastetxe ezberdinetako ikasleek euren ondorioak aurkeztu dituzte osoko bilkuran, eta mota guztietako proposamenak egin dituzte herriko biodibertsitatea hobetzeko.

Udal ordezkariek adi entzun dituzte ikasleen proposamenak, eta banan-banan erantzun dituzte. Gainera, iaz hartutako konpromisoen jarraipena ere egin da. Amaitzeko, neska-mutilei eskerrak eman dizkiete Eskolako Agenda 21 programan egindako lanagatik. Sari gisa, parte-hartzaileek tokiko produktu osasungarriekin osatutako luncha izan dute.

Egitasmoa aurrera eramateko, ikastetxeek Udalaren, Ingurugelaren eta Debegesa garapen agentziaren laguntza jaso dute.

Lotutako albisteak

Imagen
17.11.25
Energia Aurreztearen Ziurtagiriei buruzko jardunaldia egingo Ermuan

Abenduaren 3an Izarra Centre eraikinean, enpresa eta eragile nagusiak partaide izanik
Imagen
04.11.25
Kaltxangoko biribilgunean hasi da deskontaminazio pasiboko proiektu pilotua

Helburua airearen kalitatea hobetzea eta puntu neuralgiko horretan ibilgailuen zirkulazioari lotutako kutsatzaileak murriztea da
Imagen
29.10.25
I Energia Eguna: ekintza eta parte-hartzea, energia eraldatzeko

Santa Ana auzoan gauzatu zen jardunaldia Klima eta Energiaren 2025 Astearen baitan