Txindurri Dantza Taldeak bere festa ospatuko du asteburu honetan

10.06.16
Kultura eta Gazteria

Ermuko Txindurri Dantza eta Txistu Taldeak urtero bezala “Txindurri Eguna” antolatu du asteburu honetarako. Jaiaren berrogeita bigarren edizioa izango da, eta bihar, larunbata, eguerdiko 12:30ean hasiko da Orbe Kardinala plazatik abiatuko den dantza poteoarekin. Festak leku berean jarraituko du arratsaldean, 19:00etatik aurrera, dantza erakustaldia egingo baitute elkarteko nagusiek eta ikastaroetako dantzariek. Jarraian, erromeria izango da Gauargirekin, eta eguna errematatzeko, larraindantza egingo da 21:30ean.

Igandean, jaia San Pelaio plazatik abiatuko da, 11:00etan hasiko den kalejirarekin. 12:30ean, beste dantza erakustaldi bat izango da Orbe Kardinala plazan; saio horretan, haurrak eta gaztetxoak arituko dira. Giro onean jarraituz, 14:30ean bazkari autogestionatua egingo dute parte-hartzaile guztiek. Eta jaiari behar bezalako amaiera emateko, ‘rockmeria’ izango da plazan 17:00etatik aurrera eMePebo5t taldearen eskutik.

Jarraian ikusi dezakezue programa osoa –gogoratu ekintza gehienak Orbe Kardinala plazan izango direla- eta aurtengo kartela.

  • Larunbata, ekainak 11
    • 12:30 Dantza poteoa
    • 19:00 Dantza erakustaldia – helduak eta ikastaroetako dantzariak
    • 19:30 Erromeria Gauargi taldearen eskutik
    • 21:30 Larraindantza
  • Igandea, ekainak 12
    • 11:00 Kalejira San Pelaio plazatik abiatuta
    • 12:30 Dantza erakustaldia – haurrak eta gaztetxoak
    • 14:30 Bazkari autogestionatua
    • 17:00 Rockmeria eMePebo5t taldearen eskutik

Lotutako albisteak

Imagen
30.01.26
Inauteriko programa prest, festa noiz iritsiko zain!

Ermua Inauteriak otsailaren 12tik 17ra bitartean ospatuko dira
Imagen
29.01.26
Kultura Sailak astelehenean irekiko du inauteri kalejiraren lehiaketarako izen-ematea

Koadrilen eta taldeen desfilea otsailaren 14an izango da
Imagen
28.01.26
Gaur egungo ‘El lenguaje de las flores’: komedia, musika eta amodio digitalaren fusioa

Antzezpena ostialean, 20:30etan, Mikel Losada aktore ermuarraren partaidetzarekin