Eitzaga auzora doan bidea egunez moztuta egongo da ekainaren 13tik 15era

10.06.16
Hirigintza

Ermuko Hegoaldeko Saihesbidearen obrak aurrera doaz, eta horrek aldaketak ekarriko ditu datorren asterako. Lanen zuzendaritzatik jakinarazi dutenez, Eitzaga auzora doan bidea itxita egongo da datorren ekainaren 13an, 14an eta 15ean, Olaetxe baserriaren ondotik. Egin beharreko obrak goizeko 08:00etatik 19:00etara burutuko dira.

Bidea oinezkoentzat zein ibilgailuetarako egongo da itxita. Ibilgailuentzat proposatzen den ordezko bidea N-634 hartzea da, Areitio gaineraino, eta handik AP-8 autobidearen hegoaldean ondo-ondotik doan hormigoizko bidea hartzea Eitzaga auzoraino.

Argibide gehiago nahi edo behar izanez gero, Izelaieta kaleko bigarren zenbakian herritarren arretarako bulegoa dago zabalik. Bestela, 656 777 415 telefono zenbakira deitu edota info.varianteermua@gmail.com helbidera idatzi daiteke.

Lotutako albisteak

Imagen
06.03.26
Datorren astean tren geltokiko estalkia garbituko du ETSk

Lanak astelehen eta astearte gauean egingo dira, katenaria korronte elektrikorik gabe utzi behar delako
Imagen
05.03.26
Ongaraira doan igogailua zerbitzurik gabe bi egunez, mantentze eta konponketa lanetarako

Zerbitzuz kanpo egongo da, astelehen goizetik astearte arratsaldera arte
Imagen
02.03.26
Hirigintzak zabalik du Bide Berdearen proiektuari ekarpenak egiteko epea

Martxoaren 13ra arte ekarpenak@udalermua.net helbidera bidal daitezke