Abian da Ermuko V. Argazki Mikologikoen Lehiaketa Nazionala
Ermuko Mikologiaren lagunak zabalik dute perretxikoei buruzko V. argazki lehiaketa, estatu osoa barne hartzen duena. Horretara Espainian bizi diren pertsona guztiek parte hartu dezakete, nahi izanez gero. Lehiaketaren gai nagusia mikologia oro har da eta, bereziki, perretxikoak eta horien inguruko gai guztiak. Antolatzaileek 950 euro banatuko dituzte saritan: 450 € bilduma edo argazki sorta onenarentzat, beste 300 € gai libreko onenari eta azken 200 € gutxi ikusten diren espezietako irudi hobeari. Parte hartzaileek gutxienez kolorezko hiru argazki aurkeztu behar dute: lehena Cortinariaceae familiako baten irudia izan beharko da, bigarrena autoreak nahi duena eta hirugarrena gutxi ikusten den batena. Lanak kartulina zuriren gainean eta 30 x40 zentimetrotako neurrian behar dute izan.
Lanak urriaren 7ra bitartean aurkez daitezke Lobianon entregatuz edo bertara helaraziz. Lan guztiekin erakusketa jarriko da urriren 10tik 23ra, azken egun horretan epaimahaiaren erabakia eta saridunen izenak ezagutaraziko dituzte. Deialdiaren oinarriak lasterbidez ustez dizkizuegu. Horien inguruan zalantzak argitzeko, interesatuek produccionesmicologicas@gmail.com e-posta helbidera idatz dezakete.
Antolatzaileek kartela ere argitaratu eta zabaldu dute.
Lotutako albisteak
Hurrengo larunbatean, arratseko 17:30etan, udal Liburutegian
Udalak eta Elkargo Ofizialak lankidetza-hitzarmena sinatu dute premia soziosanitarioak detekzioa sustatzeko, irizpideak adosteko eta topaguneak sortzeko
Martxoaren 12ra arte udal Liburutegian eta harremanetan jartzeko bere ohiko bideen bidez