Udako txano eta elastikoak dira 'Trueke egunetako' produktuak ekainean

14.06.16
Berdintasuna

Udako txano eta elastikoak izango dira Emakumeen Topalekuak antolatutako ‘Trueke egunak’ ekaineko ekimenean elkartrukatuko diren objektuak.

Ekimenaren funtzionamendua oso sinplea da: bost egunez, astelehenetik ostiralera, parte-hartzaile guztiek erabiltzen ez dituzten eta egoera onean dauden objektuak eraman ditzakete Emakumeen Topalekura. Asteburuaren ostean, beste bost egunez, bertan bildu diren beste elementu batzuk jaso ditzakete trukean.

Inolako irabazi-asmorik gabeko dohaintzak eta trukeak izango dira, eta ez da ordainketarik ez kobrantzarik egingo, objektuen trukea baizik. Jendeak musu-truk entregatuko ditu jada erabiltzen ez dituen baina erabiltzeko moduan eta garbi dauden objektuak, ordainetan ezer jaso gabe truke-programarentzat emanez.

Edizio bakoitzean elementu ezberdinak aukeratuko dira trukeak egin ahal izateko. Ekaina honetan, urako txano, lapera eta elastikok izango dira. Ekimenean parte hartzeko, egoera onean eta garbiak dauden objektuak entregatuko dira ostiralera arte, ekainaren 27ra arte, Emakumeen Topalekuan (ordutegia: astelehenetik ostegunera: 9:30-13:30 / 16:30- 20:00 eta ostiraletan 9:30- 13:30).

Objektuak eman dituzten pertsonek beste partaideek utzitakoak jasotzeko aukera izango dute ekainaren 20tik 24ra aurrez aipatutako ordutegi berberean.

Objektuak entregatzen dituztenek ez dute trukean beste bat jasotzeko derrigortasunik, eta truekearen amaieran Topalekuan gelditu diren objektuak birziklatu edota irabazi asmorik gabeko elkarte bati emango zaizkio, berrerabili ahal izateko.

Ekintza horren helburu nagusia gure kontsumo ohituren inguruan hausnarketa piztea da, gure planeta iraunarazteko gauzak berrerabiltzea zein garrantzitsua den konturatu gaitezen. Gainera, horrela hondakin gutxiago sortzen laguntzen da, eta beste emakume batzuekiko elkartrukeari eta topaketari bidea zabaltzen zaio.

Anima zaitez eta parte hartu!

Lotutako albisteak

Imagen
20.02.26
Ermuak LGTBIQ+ diagnostikoa egingo du, politika publiko eraginkorrago eta eraldatzaileetan aurrera egiteko

Lana ‘Sudergintza’ kooperatibak egingno du eta udarako prest izatea espero da
Imagen
13.02.26
‘Tu voz’ tituluko lanak irabazi du ‘Martxoaren 8ko kartel lehiaketa

Eli Marín Gargalloren lana da eta ‘Martxoaren 8ko 'jardueren programaren azala izango da
Imagen
13.02.26
Berdintasunean bizi ezazu San Valentin

Kanpainak maitasuna aldarrikatzen du, berdintasunezko harreman osasuntsu eta aberasgarriak izanda