Eitzagarako bidea goizetik arratsera itxita izango da aste honetako hiru egunetan
Ermuko Hegoaldeko Saihesbidearen obrak aurrera jarraituko dute aste honetan, eta horrek hainbat eragozpen eta afekzio ekarriko ditu datozen egunetarako. Lanen zuzendaritzatik jakinarazi dutenez, Eitzaga auzora doan bidea itxita egongo da datorren ekainaren 20an, 21ean eta 22an, Olaetxe baserriaren ondotik. Egin beharreko obrak goizeko 08:00etatik 19:00etara burutuko dira.
Bidea oinezkoentzat zein ibilgailuetarako egongo da itxita. Ibilgailuentzat proposatzen den ordezko bidea N-634 hartzea da, Areitio gaineraino, eta handik AP-8 autobidearen hegoaldean ondo-ondotik doan hormigoizko bidea hartzea Eitzaga auzoraino.
Datorren astean ez da mozketarik izango, Eitza auzoan San pedro jaiak ospatzen egongo direlako. Hurrengo lan eta afekzio eguna uztailaren 5a izango da, noiz soldadurak egiten jarraituko duten. Azkenik, azpimarra behar, aste osos eta 24 orduz bidea itxita izango den astea uztailaren 11tik 15era bitartekoa izango dela. Iragarri eta aurreikusitako aste bete beranduago. Hortaz, kontutan hartu.
Argibide gehiago nahi edo behar izanez gero, Izelaieta kaleko bigarren zenbakian herritarren arretarako bulegoa dago zabalik. Bestela, 656 777 415 telefono zenbakira deitu edota info.varianteermua@gmail.com helbidera idatzi daiteke.
Lotutako albisteak

Bi egunez bisitan etorri dira herria berroneratzeko eta hazkunde demografikoari buruzko esperientzia ezagutzera

Aurreikusitako bost hilabeteko epean amaituko dira eraikuntza lanak

Eraginkortasun energetikoa hobetzeko eta eraikinaren kontsumoa optimizatzeko urrats bat gehiago da