Hogeita hamalau gaztek parte hartuko dute udako II campus Teknologikoan

23.06.16
Ekonomi Sustapena

Hogeita hamalau ikasle gaztek parte hartuko dute uda honetan gauzatuko den campus teknologikoaren bigarren edizioan. Edizioaren lema “berrikuntza eta elkarlanean egindako sorkuntza” izango da. Aurreko ostiralean itxi zen izen emate epea eta aurkeztu diren eskabide guztiak onartuak izan dira. Lehenengo txandan hogei gaztek hartuko dute parte eta bigarrenean, aldiz, gainerako hamalauak.

Jarduera Eusko Jaurlaritzak finantzatzen laguntzen du eta bere helburua gazteak teknologiara hurbildu eta horietan jabetzea da, Ermua eta Mallabian ditugun industri enpresak ezagutzearekin batera. Campusaren lehen txanda ekainaren 28tik uztailaren 8ra bitartean gauzatuko da, bigarrena berriz, uztailaren12tik 22ra bitartean. Aurtengoan ekimenarekin bat partaide izango dugun enpresa Microdeco da.

Aurtengoan ‘Camp Tecnologiko’ izena duen empresarekin bat ingurune birtualean garapena eta horiek Microdecorentzat duten aplikazioa ezagutuko dugu. Lehenengo astea enpresa ezberdinak bisitatzen eman ondoren, bigarrenean Errealitate Birtualeko garapen-ingurune batean ikasiko dute, Microdeco enpresarekin zerikusia duen proiektu bat landuz. Aukeratutako plataforma Unity 3D da, eta bertan irudiak sortu ahal izango dituzte, Google Cardboards motako betaurrekoekin bistaratu ahal izango direnak, hiru dimentsiotako sentsazioa izan eta hori sentitzeko. Proiektuaren alde ezberdinak taldeka landuko dituzte begiraleen laguntzarekin, taldean egin duten proiektuaren aurkezpena egin ahal izateko amaieran.

Gazteek aurkezpen bat egingo dute ingurune birtual informatizatuan, eta ingurune horrek gazteek identifikatu dituzten enpresaren osagai ezberdinak erakutsiko ditu. Proiektua egiteko gazteek Microdecori buruzko informazioa bilduko dute, berariaz horretarako programatuko den bisita batean. Informazio horretan irudi korporatiboak, argazkiak, bideoak, 360 bideoak, produktu fisikoak eta abar bildu ahal izango dira. Ondoren, "ideien ekaitza" saioak egingo dituzte, ideia garatzeko eta lana planifikatu eta taldekideen artean banatzeko.

Irailean, “Gazteak eta ETEak, oraingo erronkak, etorkizuneko konponbideak’ lelopean Toki-garapen alorrak hainbat jarduera jarriko ditu abian horien artean, “motordun gailuak” muntatzeko tailerrak antolatuko ditu. Horietan dronak, roberrak, eta armiarmak muntatzeko eta diseinatzen ikasteko Erle Robotics enpresarekin. Eta nobedade gisa, ‘Larunbatak Izarran’ izeneko elkartea ere eratuko da DBHko ikasle gazteentzat.

Amaitzeko, iaz egin bezala ‘ETEn erronkak ikasgelan’ ekimena ere gauzatuko da eskola orduen barne, hala DBHko ikasteentzat, nahiz ziklo ertain eta goi mailako ikasleentzat.

Lotutako albisteak

Imagen
28.04.25
Langile kopurua gehitu nahi baduzu edo lan bila bazabiltza...hemen duzu aukera

Enplegu-agentzia da irtenbidea; doako bitartekaritza-zerbitzua da, zeina hobetu egin duen
Imagen
04.04.25
HAZILAN +, laneratzeko programa

Kualifikaturik dauden pertsonentzako programa, enplegurako bi ibilbide dituena
Imagen
03.04.25
Ermuko TalenTIC 2025 jardunaldien egitaraua ixtear

Jardunaldiak ekainaren 11n eta 12an egingo dira Izarra Centren