Ermuko Aldapa Iparraldea promozioa aurkeztu du Galiviviendak
Sozietate kooperatiboak babestutako 45 etxebizitza eraikiko ditu Aldapa kalean
Galivivienda XXI sozietate kooperatiboak Ermuko Aldapa Iparraldea promozioa aurkeztuko du datorren astean zehar. Fatxada Aldapa kalera begira izango duten bi bloke eraikiko dira proiektuaren barne, eta horietan babestutako 45 etxebizitza egongo dira.
Aldapa Iparraldean 8.842 metro karratuko espazioa hartuko dute eraikin biek, eta tasatutako preziodun 45 etxebizitza egingo dira, bi eta hiru logelakoak, garajedun sotoekin, trastelekuekin eta bizilagun guztiek erabili ahal izateko zona komunekin. Juan Carlos Abascal Hirigintza zinegotziak azaldu zuenez, proiektu horren helburua Ermuan etxebizitza babestuak izatea da, merkatuan sartzeko zailtasunak dituzten pertsonek aurrera egin dezaten (esaterako, independizatu nahi duten gazteak, adineko pertsonak…). Bestalde, promozio horrekin baztertutako espazioak berreskuratu nahi dira, erabilera ezberdinak emateko –etxebizitza, garajeak, hirigunea birmoldatzeko…– eta hiritarrek etxebizitza eskuratzeko aukera izan dezaten.
Galiviviendak herritarren arretarako bulegoa jarriko du martxan ekainaren 30etik aurrera Zubiaurre kaleko 20. zenbakian. Bertan, edozein pertsonak Aldapa Iparraldea promozioaren inguruko informazioa eskatu dezake.
Informazio hitzaldia
Arretarako bulegoaz gain, Galivivienda sozietateak informazio hitzaldia antolatu du datorren asteazkenerako, ekainak 29. Arratsaldeko 19:00etan izango da hitzordua, Lobiano Kultur Guneko auditorioan, eta sarrera librea izango da.
Promozioari buruzko informazio guztia eskuratu dezakezue txosten honetan.
Lotutako albisteak
Lanak astelehen eta astearte gauean egingo dira, katenaria korronte elektrikorik gabe utzi behar delako
Zerbitzuz kanpo egongo da, astelehen goizetik astearte arratsaldera arte
Martxoaren 13ra arte ekarpenak@udalermua.net helbidera bidal daitezke