Herriko emaitzak: Podemos/IU: 2.726, PSE-EE: 2.082; PP: 1.666; EAJ-PNV: 1.027; EHBildu: 604; C’S: 447

26.06.16
Erakundea

Pablo Iglesiasen eta Alberto Garzonen koalizio partiduak botoen kopururik altuena lortu du gaur ekainaren 26 honetan Gorte Nagusietarako hauteskundeetan botorik gehienak lortu ditu gure herrian. Podemos alderdiak guztira 2.726 bozka (%31,16) lortu ditu, hautesle-erroldak Ermuan izan duen 12.886 hautesle posibleetatik. Bigarren alderdi botatuena Partidu Sozialista izan da 2.082 txartel jaso eta gero, (%23,80). Jarraian, Partidu Popularra izan da, zeinak 1.666 bozka (%19,05) lortu dituen.

Boto kopuruaren araberako zerrenda horretan, laugarren tokia EAJ-PNVri egokitu zaio 1.027 (%11,74) botorekin. Bere atzetik, bosgarren EHBildu kokatu da, 604 (%6,91). Lehen sailkapen honetan seigarren Ciudadanos geratu da 447 txartel lortuta (%5,1). Ermuan gaur hautesle-zerrendan 12.886 pertsonek eratzen zuten, horietatik 8.798 lagunek bozka eman dutelarik (%68,38ak) eta beste 4.068 kide abstenitu egin dira (%31,62). Kongresurako emaitzen datu zehatzak ondorengo taula grafikoan eskaintzen ditugu:

2016ko Gorte Nagusietarako Hauteskundearen behin-behineko emaitzak
Logoa Alderdi politikoa 2015eko botoak
(A-20ko hauteskundeak)
2016ko botoak
(E-26ko hauteskundeak)
botoen %
Unidos-Podemos logotipoa Podemos/Ahal dugu-IU-EQUO 2.579 2.726 %31,16
PSE-EE (PSOE) logotipoa PSE-EE (PSOE) 2.175 2.082 %23,80
PP logotipoa PP 1.684 1.666 %19,05
EAJ-PNV logotipoa EAJ-PNV 1.041 1.027 %11,74
Bildu logotipoa EH Bildu 755 604 %6,91
Ciudadanos logotipoa Ciudadanos 548 447 %5,11



Grafikoa hemen agertuko da.

Lotutako albisteak

Imagen
30.12.25
Ermuak 27,1 milioi euroko aurrekontua izango du 2026an

PSE-EE/PSOE (6), EAJ/PNV (3) eta PP (2) taldeen aldeko botoekin onartu da; EH Bildu (4) abstenitu eta Elkarrekin Ermuak (2) kontrako bozkatu du
Imagen
19.12.25
Ermuak 1.125.000 euroko dirulaguntza jasoko du Merkatuko plaza zaharra birgaitzeko

Eusko Jaurlaritzak atzo 8,3 milioi onartu zituen Ermuko, Eibarko, Elgoibarko eta Soraluzeko hainbat proiektuetarako
Imagen
19.12.25
Integrazioa eta harrera bultzatzen duten zazpi elkarte saritu dituzte Migratzaileen Nazioarteko Egunean

Eusko Jaurlaritzak Ermuan egindako ekitaldi batean banatu ditu sariak. Amurriok elkukoa hartu du datorren urterako