Hauteskunde-kolegioak zabalik ditugu, mahaiak azkar eratu ondoren
Hogei hauteskunde-mahaia eratu dira gaur goizean Ermuan, Gorte Nagusitarako Hauteskundeetako jardunaldi honetarako. Hauteskunde-kolegioak zabalik daude goizeko 9ak geroztik eta ermuar goiztiarrenak bozkatzen hasi dira. Eguna argitzean zerua erdi estalita egon da eta hainbat ostarte ere ikus zitezkeen, egunsenti suabea dugu hots-beroa 16 gradukoa eta ateri izanik, euri arrastorik gabe.
Hauteskunde-mahaiak azkar eratu dira ez baita egon arazo aipagarririk, izendatuta zeudenak ordurako ailegatu baitira. Horregatik, mahai gehienak titularrekin eratu dira, oso azkar. Goizeko zortziak eta hamar minutuetarako administrazioko ordezkari guztiak presidente eta bokalak izendatu eta mahaiak eraturik zituztela adierazteko deitu dute. Mahaikideek lanean izan dira, jardunaldiko agiriak ezagutu eta betetzen, goizeko bederatziak iritsi bitartean, ordu horretan zabaldu baitira hauteskunde-kolegio guztiak. Normaltasuna da ezaugarri nagusia.
Ermuan, 12.866 pertsonek bozkatu dezakegu gaurkoan
Dagoeneko hauteskunde-kolegio guztiak zabalik daude eta, jada, ermuar goiztiarrenek hasi dira bozkatzen. Normaltasuna, nagusi da. Ermuan hamazortzi urtetik gorako 12. 866 pertsonek bozkatu ahal izango dugu gaur Ermuan, hautesle-erroldan jasotzen denaren arabera. Ermuan eta ekainaren 1eko datan guztira 16.084 biztanle gaude erroldaturik.
Hauteskunde egun honetan segurtasuna bermatzeko elkarlanean eta koordinaturik lanean ari dira Ertzantza eta Udaltzaingoa, guztia behar bezala gorabeherarik gabe izan dadin. Eta ezusteko edo gorabeheraren bat izaten bada hori erantzun ahal izateko. Herrian ditugun sei hauteskunde egoitzak babesturik daude, bertan agenteak daudelako. Ertzaintzan Sallabente ikastetxean, Gizarte-zentroan eta Lobianon dago eta, aldiz, Udaltzain agenteak kiroldegian, merkatu plazan eta Ongarai ikastetxean egingo dira egun osoan zehar.
Lotutako albisteak
Egoitza elektronikoaren bidez, Abiapuntu bulegoan edo Liburutegian
Abenduaren 3an Izarra Centre eraikinean, enpresa eta eragile nagusiak partaide izanik
Hiri Hezitzaileen Egunean jolasak izango dira ikasleentzat, txokolate-jana eta Gabon Postal lehiaketako lan irabazlea ezagutaraziko