Aldapa Iparraldea etxebizitzen promozioari buruzko informazio hitzaldia
Galivivienda XXI sozietate kooperatiboak Aldapa Iparraldea promozioa aurkeztuko du asteazken honetan, ekainak 29, arratsaldeko 19:00etatik aurrera Lobiano Kulturgunean. Aldapa kalean 45 etxebizitza babestu eraikiko dituen enpresako kideek promozioari buruzko xehetasunak eskainiko dituzte.
Aldapa Iparraldean 8.842 metro karratuko espazioa hartuko duten bi eraikin egingo dira, eta bertan, tasatutako preziodun 45 etxebizitza egingo dira, bi eta hiru logelakoak, garajedun sotoekin, trastelekuekin eta bizilagun guztiek erabili ahal izateko zona komunekin. Sozietateak interesa duen ororentzat doan eskainiko du informazioa asteazkenean, Lobianoko auditorioan.
Juan Carlos Abascal Hirigintza zinegotziak azaldu zuenez, proiektu horren helburua Ermuan etxebizitza babestuak izatea da, merkatuan sartzeko zailtasunak dituzten pertsonek aurrera egin dezaten (esaterako, independizatu nahi duten gazteak, adineko pertsonak…). Bestalde, promozio horrekin baztertutako espazioak berreskuratu nahi dira, erabilera ezberdinak emateko –etxebizitza, garajeak, hirigunea birmoldatzeko…– eta hiritarrek etxebizitza eskuratzeko aukera izan dezaten.
Asteazkeneko bileraz gain, Galiviviendak herritarren arretarako bulegoa jarriko du martxan ekainaren 30etik aurrera Zubiaurre kaleko 20. zenbakian. Bertan, edozein pertsonak Aldapa Iparraldea promozioaren inguruko informazioa eskatu dezake.
Promozioari buruzko informazio guztia eskuratu dezakezue txosten honetan.
Lotutako albisteak

Bi egunez bisitan etorri dira herria berroneratzeko eta hazkunde demografikoari buruzko esperientzia ezagutzera

Aurreikusitako bost hilabeteko epean amaituko dira eraikuntza lanak

Eraginkortasun energetikoa hobetzeko eta eraikinaren kontsumoa optimizatzeko urrats bat gehiago da