Igogailu publikoak uztailean zabaldu eta jarriko dira zerbitzuan
San Pelaio, Aldapa eta Ongaraiko igogailu publikoak uztailean zabaldu eta jarriko dira zerbitzuan. Udal bulego teknikoak eta ekipamenduen nahiz obra zibilaren esleipena izan duten enpresekin bat elkarlanean ari dira azken ukituak eman eta dena prest lagatzeko. Zerukoa auzoko igogailu publikoa izango da zabalduko eta abian jarriko den lehena. Aurreikusitako eguna uztailaren 5eko martitzena da, egun horretan Udalbatzarra azpiegitura berri ikustera joango baita asteroko batzordeak amaitu ondoren. Zinegotziek lehen igoera egingo dute eta probatu ondoren jendearentzat irekita utziko da. Goizeko hamaika eta erdiak edo eguerdia izan daitekeela espero da. Igogailuen milioi bat eta hirurehun mila euroko kostua izan dute, inbertsio guztia Udalak berak gain hartu eta ordaindu duelarik. Zerukoan dugun igogailua inguruko 500 bizilagunek egunero erabili dezaketela aurreikusi da.
Bestalde, San Pelaio, Aldapa eta Ongarai auzoak lotu eta horietara edonorentzat erraz iristea ahalbidetuko duen beste bi igogailuak astebete beranduago zabalduko dira, hain zuzen ere, uztailaren 11ko astelehenean. Inaugurazio ekitaldi ofizial eta ohikorik egingo ez denez, mekanika aurreko kasuaren berbera izango da, azpiegiturak ikusi, ezagutu eta probatzea eguerdirako herritarren zerbitzura uzteko.
Zerukoako igogailuak bide emango die inguruko auzoetako ikasleei ikastetxeetara, institutura eta kirol nahiz aisi ekipamenduetara aise iristeko
Zerukoa auzo-gainetik institutura doan bidea lortzen dituen azpiegitura berriak Zubiaurretik 3. kalera igotzeko eskailera mekanikoei jarraipena emango die, irisgarritasuna bermatuz. Igogailu berriak Zubiaurre kaletik nahiz Okin Zuri auzotik institutura aise iristea posible egingo du eta baita Anaitasuna, Ongarai, nahiz Betiondo kirol gunera ere.
Igogailua jartzeak inguruko eremuari ere mesede egin dio, horrekin bat alboko eskailerak, zoladura, hesiak eta argiak ere berritu direlako auzo gainetik institutura doan bide guztian zehar, zonaldea are txukunago utziz.
Zerukoan dugun igogailua inguruko 500 bizilagunek egunero erabili dezaketela aurreikusi da, hain zuzen ere institutura, ikastetxetara, futbol-zelaietara nahiz Betiondo kirol gunera, musika taldeak entsegurako lokaletara, ur-jolasetara, solariumera edo skate parkera joaten direnak.
Lotutako albisteak

Egoitza elektronikoan edo Abiapuntun maiatzaren 30era bozkatu ahal izango dugu bideragarriak diren 31 proposamenen artean gustukoena

Bi aste jardueraz lepo! Izen emateak maiatzaren 21eatik ekainaren 4ra, biak barne

Gai horiek jorratuko dira ekainaren 11 eta 12ko Ermua TalenTIC 2025 jardunaldietan, Izarra Centre-n