Eitzaga auzora bidea egunez moztuta egongo da asteazkenean

05.07.16
Hirigintza

Ermuko Hegoaldeko Saihesbidearen obrak aurrera doaz, eta arrazoi horregatik, Eitzaga auzoan aldaketak izango dira datozen egunetan. Bihar bertan, asteazkena, auzora doan bidea itxita egongo da hamabi orduz, Olaetxe baserritik aurrera. Goizeko 08:00etan etengo da bidea 20:00ak arte.

Bidea oinezkoentzat zein ibilgailuetarako egongo da itxita. Ibilgailuentzat proposatzen den ordezko bidea N-634 hartzea da, Areitio gaineraino, eta handik AP-8 autobidearen hegoaldean ondo-ondotik doan hormigoizko bidea hartzea Eitzaga auzoraino.

Gainera, obrako zuzendaritzatik jakinarazi dutenez, datorren astean astelehenetik ostiralera, uztailaren 11tik 15era, auzora bidea eguneko 24 orduetan itxita egongo dela aurreikusten da. Horretaz gain, uztailaren 18an, 19an eta 20an egunez mozketak egiteko asmoa erakutsi dute langileek, 08:00etatik 19:00etara, soldadura lanak egin ahal izateko.

Argibide gehiago nahi edo behar izanez gero, Izelaieta kaleko bigarren zenbakian herritarren arretarako bulegoa dago zabalik. Bestela, 656 777 415 telefono zenbakira deitu edota info.varianteermua@gmail.com helbidera idatzi daiteke.

Lotutako albisteak

Imagen
06.11.25
Urko eta Mantxibar-Oterreko babesa indartuko du Ermuak, plan berezi bana idatziz

Udalak mendi bien Plan Bereziak idazteko lehiaketa deitu egin du
Imagen
27.10.25
Bide publikoan dauden fatxadetako pintadak garbitzeko ezohiko programa

Jabeek, erkidegoek eta errentariek eskatu ahal izango dute eta doakoa izango da udalak gain hartuko duelako
Imagen
09.10.25
Foru Aldundiak saneatu eta asfaltatu egingo du Zubiaurreko goialdea

Astelehenean hasiko dira obrak "Irudi" zaharretik "Frankfurt" tabernaren bidegurutzeraino doan tartean