Eitzagara doan bidea erabat itxita egongo da astelehenetik aurrera

08.07.16
Hirigintza

Aste honetan zehar izandako eguneko mozketen ostean, astelehenetik aurrera Ermuko Hegoaldeko Saihesbidearen obretan atal garrantzitsu bati ekingo zaio. Hori dela eta, uztailaren 11tik, astelehena, hilaren 16ra bitartean, larunbata, Eitzaga auzora doan errepidea etenik gabe erabat itxita egongo da Olaetxe baserriaren ondotik.

Bidea oinezkoentzat zein ibilgailuentzat egongo da itxita. Azken horientzat proposatzen den ordezko bidea N-634 errepidea hartzea da, Areitio gaineraino, eta handik AP-8 autobidearen hegoaldean ondo-ondotik doan hormigoizko bidea hartzea Eitzaga auzoraino. Lanak etenik gabe egingo dira asteleheneko 00:00etatik larunbateko 12:00etara.

Beko Erreka Aldi Baterako Enpresa Elkarteak (ABEE) azaldu duenez, E4 egituraren 4 tramua (ikusi planoak) Bilbo norabideko erreitik etorriko da AP-8 errepidean; horretarako erreia itxita dago eta obrara sartzeko beharrezko baimenak eskatuta daude. Tramua bi piezatan banatuta dago, eta soldatu egingo dira; horregatik itxiko da, hain zuzen, Eitzagara doan bidea. Pieza altxatu eta dagokion lekuan kokatu ahal izateko, bi garabi erabiliko dira. Horiek N-634 errepidetik sartu eta aterako dira obrara, San Lorentzo ikastetxearen ondotik.

Obrako zuzendaritzatik eskerrak eman nahi zaizkie bizilagun guztiei euren laguntzagatik, eta gogorarazi duten moduan, argibide gehiago nahi edo behar izanez gero, interesatuek egokitu den hiritarrentzako bulegora (Izelaieta kalea, 2-behea) jo dezakete edo 656 777 415 telefono zenbakira deitu. Posta elektroniko bidez ere jar daiteke harremanetan info.varianteermua@gmail.com helbidera idatzita.

Lotutako albisteak

Imagen
23.02.26
Ermuak etxebizitzen birgaitzea, alokairua eta eraginkortasun energetikoa bultzatuko ditu eskualdeko bulego ibiltariaren bidez

Herritarrek aholkularitza izango asteartero 8:15etik 12:15era Abiapuntu bulegoan; aldez aurretik hitzordua eskatu behar da
Imagen
20.02.26
Ermuak Bide Berdearen proiektua aurkeztuko du eta herritarren ekarpenak jasoko ditu

Datorren astelehenean talde erredaktorea Lobiano Kulturgunean izango da arratsaldeko 18:30etatik aurrera
Imagen
18.02.26
San Antonioko igogailu berriak auzoko irisgarritasuna hobetuko du

Igogailuak Gipuzkoa Etorbidea kalea eta horren goiko aldeko 10 Bis, 12 Bis eta 14 atariak lotzen ditu, eta etorkizuneko Bide Berderako sarbidea erraztuko