Ermuko Udalak OHZren zerga-mota berriak onetsi ditu 2017 urterako
Ermuko Udalbatzak 2017. urtean indarrean egongo diren Ondasun Higiezinen gaineko Zergaren (OHZ) zerga-motak onartu ditu. Aldaketak uztailaren 5ean izandako ohiko Osoko Bilkura saioan onetsi dituzte zinegotziek.
Carlos Totorika alkateak adierazi duenez, urte askoz katastroaren balioak eguneratu gabe egon ostean, akatsak ekiditeko “beharrezkoa” izan da aldaketa: “Katastroaren balioa Foru Aldundiaren eskumena da, eta etxebizitzaren gutxi gorabeherako balioa adierazten du. Udalari dagokio zerga-mota zehaztea, eta horren arabera, diru-bilketa igo, jaitsi edo mantendu egin daiteke”, azaldu du.
Hori guztia kontuan izanda, Ermuko Udalak herriko diru-bilketa mantentzea ahalbidetuko duten zerga-motak ezartzea erabaki du. Horrela, Udalbatzak onartu dituen tasak eta 2017. urtean aplikatuko direnak honakoak dira:
- Landa Izaerako Ondasunak: %0,08
- Hiri-Izaerako Ondasunak:
- Merkataritza: %0,4751
- Industria: %1,2944
- Erabilera Orokorra: %0,2965
- Beste Erabilerak: %0,4850
Alderdi politiko guztiak ados agertu dira gobernu taldeak aurkeztutako proposamenarekin, Alderdi Popularra (PP) izan ezik. Fernando Lecumberri bozeramailearen aburuz, egokiagoa litzateke eztabaida irailera atzeratzea, Ondasun Higiezinen gaineko Zerga neurtzen duen ordenantza osoarekin batera.
Jarraian ikusi dezakezue gaiaren inguruko eztabaida osoa, pasatu den uztailaren 5ean izandako Osoko Bilkurako bideoan (6. puntua).
Lotutako albisteak
Martxoaren 13ra arte ekarpenak@udalermua.net helbidera bidal daitezke
Udalak eta Elkargo Ofizialak lankidetza-hitzarmena sinatu dute premia soziosanitarioak detekzioa sustatzeko, irizpideak adosteko eta topaguneak sortzeko
Trafiko-kamerei esker gertaerak argitu ahal izan dira, ikerketan lagungarri eta froga erabakigarriak eman dituzte gertakari zenbait argitzeko