Udako atsedenaldiaren aurreko azkenengo osoko bilkura saioa, ostegun honetan

18.07.16
Erakundea

Santixauak ate joka ditugun honetan, Udalbatzak aste honetan egingo ditu azkeneko bilkurak abuztua baino lehen, hilabete hori baliogabea baita gobernu-organoen bilerei dagokienez. Bihar asteartea, uztailak 19, ohiko Gai-orokorren eta Udalbatzarrak aztertu beharrekoen Informazio Batzordea izango da 09:30etik aurrera, eta ostegunean, aldiz, uztailak 21, ezohiko Osoko Bilkura.

Uztaileko Osoko Bilkura 19:00etan hasiko da ostegunean, eta eguneko gai zerrenda zortzi puntuz osatuta dago. Lehenik, eguneko gai-zerrendako edozein gairekin zerikusia duen edonolako interes zuzen eta garrantzitsu jakitera eman dezaten gonbidapena egingo die alkateak bilkuran dauden zinegotziei, eta jarraian, uztailaren 5ean egindako bilkurako akta onetsiko dute.

Jon Cano EH Bilduko zinegotziak kargua utzi ostean, Hiart Redondok haren lekua hartu eta taldeko hirugarren zinegotzi karguaz jabetuko da ostegun honetan. Horrekin batera, bere taldekide Paul Yarzak zinegotzi gisa lanaldi osoz jarduteko egindako eskaera onetsiko da.

Bosgarren eta seigarren puntuetan, Gobernu Taldeak aurrekontuan aldaketak eragingo dituzten bi dekreturen berri emango du: batetik, Kreditu Gaikuntza bidezko 2. espedientea den Udal Aurrekontuaren 3.aldaketari buruzko 1633/2016 Dekretua, eta, bestetik, Kreditu Gehigarri bidezko 1. espedientea den Aurrekontuaren 4. aldaketari buruzko 1772/2016 Dekretua.

Saioa amaitzeko, bileran bildutako zinegotziek 2015eko Kontu Orokorra onartuko dute, eta euskara ikasteagatik diru-laguntzak emateko oinarrien inguruan euren botoa emango dute.

Ezohiko bilkurako dokumentazio osagarri guztia orrialde honetan topatu daiteke. Gogorarazten dizuegu saioa zuzenean eskainiko dela ostegunean 19:00etatik aurrera leiho honetan, baita Udalaren YouTubeko kontu ofizialean ere.

Lotutako albisteak

Imagen
19.05.25
2026ko Aurrekontu-partehartzaileen ‘Ermuak Erabakitzen du’ prozesuko bozketa zabalik

Egoitza elektronikoan edo Abiapuntun maiatzaren 30era bozkatu ahal izango dugu bideragarriak diren 31 proposamenen artean gustukoena
Imagen
19.05.25
Gazteria Zerbitzuak 'Uda Gazte Jolasak' proposamena aurkeztu du

Bi aste jardueraz lepo! Izen emateak maiatzaren 21eatik ekainaren 4ra, biak barne
Imagen
16.05.25
Ziurgabetasunak eragiten al dio talentuari? Zenbateraino? Enpresa edo herri-administrazioetan maila berdinean?

Gai horiek jorratuko dira ekainaren 11 eta 12ko Ermua TalenTIC 2025 jardunaldietan, Izarra Centre-n