Lara Fernandez selfie lehiaketako lehen sariaren irabazlea

21.07.16
Berdintasuna

Atzo ospatu zen Tratu Onen aldeko plataformak antolatutako I. Selfie lehiaketako sari banaketa ekitaldia. Arratsalde alaia izan zen, eta bertara gerturatu ziren gazteek ekitaldian parte hartu zuten gogotsu. Lehiaketako irabazlea ere bertan egon zen, eta oholtzara igo zen saria jasotzera.

Aurtengo edizioan lehen sariaren irabazlea Lara Fernandez izan da, eta argazki ‘artistiko’ batekin parte hartu du lehiaketan. Horrekin batera, zure ustez tratu onak zer diren azaldu edo adierazi behar zen eta horretan ere, testu polita idatzi du gazteak: “ Tratu onak askatasuna, errespetua, maitasuna, sentimenduak eta bizitza dira. Ez utzi inork merezi ez duzun bezala tratatzea. Norbera baloratzea eta libre izatea.”

Mezu polit horrek ere epaimahaiaren balorazio positiboa izan du, horregatik Alazne Fernandezek 60 euroko balioa duen bazkari edo afari baterako bale bat, diploma egiaztagarri bat eta 60 euroko bale bat kultur materialetan gastatzeko saria jaso du.

Lehiaketak bigarren sari bat ere bazuen, baina antolatzaileak erabaki dute momentuz sari hori utzik ustea. Lehiaketan parte hartzeko epea luzatu dute, irailak 5eko gaueko 24.00ak arte. Epe luzapen horrekin batera, oraingoan edozeinek aurkeztu ahal izango ditu argazkiak, adin mugarik gabe. Herriko edozeinek izango du orain aukera selfiak bidaltzeko. Lehiaketan parte hartzeko oinarriak hemen dituzue.

Arratsaldea girotzeko, Irati Yarza eta Alazne Lopezek koreografia bat prestatu eta zuzendu zuten, eta plazan zegoen jendeak eurekin batera dantza egiteko aukera izan zuten. Ekintza horrek ekitaldia alaitu zuen eta gazteen parte hartzea bultzatu zuen.

Amaitzeko, Tratu Onen aldeko plataformako kideek 300 zapi more banatu zituzten, “Jaietan ere tratu onen alde” leloa denok lepoan zintzilik eramateko. Leloarekin batera, lehiaketako hashtaga #jaietantratuonak agertzen da, edozein momentutan argazkiak gizarte sareetara altxatzeko eta lehiaketan parte hartzeko.

Lotutako albisteak

Imagen
20.02.26
Ermuak LGTBIQ+ diagnostikoa egingo du, politika publiko eraginkorrago eta eraldatzaileetan aurrera egiteko

Lana ‘Sudergintza’ kooperatibak egingno du eta udarako prest izatea espero da
Imagen
13.02.26
‘Tu voz’ tituluko lanak irabazi du ‘Martxoaren 8ko kartel lehiaketa

Eli Marín Gargalloren lana da eta ‘Martxoaren 8ko 'jardueren programaren azala izango da
Imagen
13.02.26
Berdintasunean bizi ezazu San Valentin

Kanpainak maitasuna aldarrikatzen du, berdintasunezko harreman osasuntsu eta aberasgarriak izanda