Imagen
Areition txandaka pasa beharko hilabete batean, N-634ko errei bat itxi eta gero
28.07.16
Hirigintza
Saihesbidearen errotonda egiteko lanak bukatzeko hartu da neurria
Interbiak -Foru Sozietate publikoak- Areition N-634ko errei bat itxi eta txandaka pasa beharko dela iragarri berri du, saihesbidearen eta iparraldeko tunelen errotonda egiteko lanak bukatu ahal izateko sarbide-irtenbide puntuan (68. kilometroan). Puntu horretan trafikoa semaforoz erregulatuko da eta autoek txandaka pasa beharko dute, hain zuzen ere 68.2 kilometrotik 68.7 kilometrora. Afekzioa hilabetez mantenduko da, abuztuaren 26ra artean –ostirala-, hori barne. Errei mozketa abuztuan egitea erabaki da, trafikoari eragozpenik txikiena eragiteko.
Afekzio horren berri zabaltzeko Interbiak oharra jarri du bere webgunean eta hedabideetan iragarkiak argitaratu.
Lotutako albisteak
Imagen
06.03.26
Datorren astean tren geltokiko estalkia garbituko du ETSk
Lanak astelehen eta astearte gauean egingo dira, katenaria korronte elektrikorik gabe utzi behar delako
Lanak astelehen eta astearte gauean egingo dira, katenaria korronte elektrikorik gabe utzi behar delako
Imagen
05.03.26
Ongaraira doan igogailua zerbitzurik gabe bi egunez, mantentze eta konponketa lanetarako
Zerbitzuz kanpo egongo da, astelehen goizetik astearte arratsaldera arte
Zerbitzuz kanpo egongo da, astelehen goizetik astearte arratsaldera arte
Imagen
02.03.26
Hirigintzak zabalik du Bide Berdearen proiektuari ekarpenak egiteko epea
Martxoaren 13ra arte ekarpenak@udalermua.net helbidera bidal daitezke
Martxoaren 13ra arte ekarpenak@udalermua.net helbidera bidal daitezke