Folkez Blai musika lehiaketako XI. edizioa hilabete barru hasiko da

09.08.16
Kultura eta Gazteria

Datorren irailaren 8an, osteguna, Folkez Blai folk musika taldeen arteko lehiaketa martxan jarriko da Ermuan. Herrian aski ezaguna da ekimena, horregatik musika zaleek egutegian gorriz markatuta dute jada aurtengo edizioa. Urtero ospatzen da lehiaketa, 2006. urtean lehendabizikoz egin zenetik, aurtengo XI. ediziora arte.

Folkez Blaien helburua musikari gazteei bultzada ematea eta genero horretako musika lantzen duten taldeak ezagutaraztea da, aukera berri bat eskainiz. Lehiaketaren inguruan informazio gehiago jasotzeko, webgunean lortu dezakezue.

Espainia osoko sei talde finalista izango ditugu aurtengo edizioko lehiaketan. Honakoak dira parte-hartzaileak:

Lehiaketan parte hartzen duten taldeekin batera, talde gonbidatuen musikaz gozatzeko aukera izango dugu asteburuan zehar. Aurtengoan, Xabier Aburruzaga Band (Bizkaia), Euskelga (Ermua-Eibar), Los Niños de los Ojos Rojos (Caceres) eta iazko irabazleak izan ziren Entre Orillas (Barcelona) taldeak izango dira. Gainera, Ermuko Fouraleda banda eta Albako musika eskolako akordeoi-joleak ere arituko dira XI. edizioan.

Folkez Blai lehiaketako programa osoa esteka honetan aurki daiteke.

Lotutako albisteak

Imagen
03.03.26
Dokumental bi, thrillerra eta animazioa proiektatuko ditu Ermua Antzokiak aste honetan

Filmak ondorengoak dira: ‘Llámame sinsorga’ , ‘Flores para Antonio', ‘Ruta de escape' eta ‘Evolution'
Imagen
25.02.26
‘Pero no se lo digas’ antzezlan barregarria gozagai Ermua Antzokian

Ostiralean, 20:30etan, Agustín Jiménez, Sara Escudero eta César Camino umorista eta antzezleekin
Imagen
24.02.26
Antzokiak ‘Tres adioses 'eta‘ Aida y vuelta' proiektatuko ditu aste honetan

Asteko proposamenak ‘Marty Supreme' eta ‘Frankie y los monstruos' ere barne ditu