‘Palmeras en la nieve’ protagonista aste honetako aire zabaleko zinean

17.08.16
Kultura eta Gazteria

Pasatu den astelehen honetako atsedenaren ostean, udako zine zikloa berriro abian da gaur bertan, ‘Palmeras en la nieve’ film espainiar arrakastatsuaren eskutik. Fernando González Molina zuzendariaren lana 2015. urtean estreinatu zen, eta Mario Casas, Adriana Ugarte eta Emilio Gutiérrez Caba aktoreak ikus ditzakegu bertan, besteak beste. Pelikulak 163 minutuko iraupena du, eta bi Goya sari eskuratu ditu arte zuzendaritzari eta musikari esker. Luz Gabasek idatzitako izen bereko eleberrian oinarritzen da filma, eta drama eta amodioa uztartzen ditu, emozioz eta egiazkotasunez beteriko minutuetan zehar.

Filma gaur gauean, abuztuak 17, 22:00etatik aurrera eskainiko da Orbe Kardinala plazan. Euria eginez gero, Santiago Apostoluaren elizako arkupeetara aldatuko da emanaldia.

Sinopsia

1953. urtea da, eta Kilian gazte aragoitarrak atzean utzi ditu Huescako mendiak anaiarekin batera Ekuatore Gineako Fernando Poo kolonia espainiar zaharrera abiatzeko. Bertan aitarekin egingo dute topo, eta Sampaka izeneko lursailean munduko kakaorik onenetakoa lantzen du. Kolonia horretan ikusiko dute bizitza askoz lasaiagoa dela Espainia ilun eta zorrotzean baino. Gainera, kolonoen eta bertako biztanleen arteko kontrasteak ezagutuko dituzte, eta laguntasunaren, pasioaren, maitasunaren eta gorrotoaren esanahia ikasiko dute.

Jarraian ikusi dezakezue gauean gozatuko dugun pelikularen trailerra.

Lotutako albisteak

Imagen
30.01.26
Inauteriko programa prest, festa noiz iritsiko zain!

Ermua Inauteriak otsailaren 12tik 17ra bitartean ospatuko dira
Imagen
29.01.26
Kultura Sailak astelehenean irekiko du inauteri kalejiraren lehiaketarako izen-ematea

Koadrilen eta taldeen desfilea otsailaren 14an izango da
Imagen
28.01.26
Gaur egungo ‘El lenguaje de las flores’: komedia, musika eta amodio digitalaren fusioa

Antzezpena ostialean, 20:30etan, Mikel Losada aktore ermuarraren partaidetzarekin