Eitzaga auzora sarrera egunez itxita egongo da
Ermuko Hegoaldeko Saihesbideko obrak erritmo onean doaz aurrera, uztaileko hil osoa etengabe lanean igaro ostean. Duela aste batzuk Eitzaga auzoaren inguruko bidezubien egitura metalikoak kokatu ziren, eta datozen egunetan hormigoizko plaka kokatuko dira egitura horien gainean. Hori dela eta, abuztuaren 22tik 24ra eta hilaren 29tik 31ra Eitzaga auzora doan bidea etenda egongo da egunez.
Aurreko asteetan egin den bezala, aipatutako egunetan Olaetxe baserriaren ondotik moztuko da bidea, 08:00etatik 19:00etara. Bidea moztuta dagoen bitartean, lehenik jabaloiak soldatuko dira, eta jarraian hormigoizko losak kokatuko dira egitura metalikoen gainean.
Bidea oinezkoentzat zein ibilgailuentzat egongo da itxita. Azken horientzat proposatzen den ordezko bidea N-634 errepidea hartzea da, Areitio gaineraino, eta handik AP-8 autobidearen hegoaldean ondo-ondotik doan hormigoizko bidea hartzea Eitzaga auzoraino.
Obrako zuzendaritzatik eskerrak eman nahi zaizkie bizilagun guztiei euren laguntzagatik, eta gogorarazi duten moduan, argibide gehiago nahi edo behar izanez gero, interesatuek egokitu den hiritarrentzako bulegora (Izelaieta kalea, 2-behea) jo dezakete edo 656 777 415 telefono zenbakira deitu. Posta elektroniko bidez ere jar daiteke harremanetan info.varianteermua@gmail.com helbidera idatzita.
Lotutako albisteak

Bihar hasi eta bi aste iraungo dute lanak: beirazko panelak aldatu, profilak garbitu eta estalkia zigilatuko da

Bi ondasunak konpontzeak 6.600 euro baino gehiagoko kostua izango du

Udalak eta Ermuko Saihesbidea herri plataformak emaitzak bertatik bertara ezagutzeko aukera izan dute ostiral honetan