'Mad Max: Furia en la carretera' filma kalean proiektatuko gaur

24.08.16
Kultura eta Gazteria

Kale edo zeru zabaleko zine programazioak aurrera jarraituko du laugarren aste honetan. Gaurkoan programaturiko azken aurreko eta doako proiekzioaz gozatu ahal izango dugu, ‘Mad Max: Furia en la Carretera’ titulukoa. Herriko Orbe plazan izango da, gaueko hamarretan hasita. Eguraldia lagun izaten ez bada eta euririk eginez gero, emanaldia Santiago elizaren arkupeetara lekuz aldatuko da. Datorren astelehenean 2016 honetako programazioak bere bidea agortuko du, eta azkena ikusi ahal izango dugu, animaziozko lana da eta ‘Mortadelo y Filemón contra Jimmy el cachondo’.

Gaurko proposamena 2015eko lan bat da, australiarra eta George Millerrek zuzendutakoa eta bi orduko luzera duena. Mel Gibson aktoreak laurogeigarren hamarkadan protagonizatu zuen apokalipsiaren ondorengo trilogiaren jarraipen bat da. Parte hartzen duen aktore taldearen artean, eta besteak beste, Tom Hardy eta Charlize Theron aurpegi ezagunak ditugu.

Filmaren sinopsi edo laburpena

Iragan iskanbilatsua duen Mad Maxek uste du, bizirauteko modurik onena munduan bakarrik ibiltzea dela. Usteak uste, basamortuan zehar eta War Rig ibilgailuan ihesi dabilen taldearekin eta Furiosa izeneko enperatrizarekin bat egin beharko du. Immortan tiranoaren menpe dagoen ‘Ziudadela’tik ihesi doa taldea, hari garrantzizko gauza bat kendu eta gero. Immortan oso haserre dago eta bere banda guztiak guda bortitzerako abian jarriko ditu. Immortanek atsedenik gabe jarraituko du errebelde taldea “errepidean borroka gogorra gauzatuz”.

Jarraian ikusi dezakezue gauean gozatuko dugun pelikularen trailerra.

Lotutako albisteak

Imagen
14.01.26
‘Aitatxo’; dolua seme edo alaba baten heriotzagatik

Ermua Antzokian ostiralean 20:30etan, euskaraz
Imagen
14.01.26
‘Número de serie’ film laburra Lobianon aurkeztuko bihar

Alberto Muñoz-Fonseca ermuarraren azken lana; bihar 19:00etan
Imagen
13.01.26
Ermua Antzokiak aste honetan ‘La Asistenta’ eta ‘Me has robado el el corazón’ proiektatuko ditu

Zineklubean ‘Kontinental’25’ eta haurrentzako saioan ‘Bob Esponja’ eskainiko ditu