Eitzako bidea goizetik arratsera itxita izango da datorren asteko hiru egunetan

26.08.16
Hirigintza

Ermuko Hegoaldeko Saihesbidearen obrak aurrera jarraituko dute datorren astean, eta horrek hainbat eragozpen eta afekzio ekarriko ditu astelehenetik asteazkenerako hiru egunetan. Lanen zuzendaritzatik jakinarazi dutenez, Eitzaga auzora doan bidea itxita egongo da datorren abuztuaren 29, 30 eta 31n, Olaetxe baserriaren ondotik. Egin beharreko obrak goizeko 08:00etatik 19:00etara burutuko dira.

Bidea oinezkoentzat zein ibilgailuetarako egongo da itxita. Ibilgailuentzat proposatzen den ordezko bidea N-634 hartzea da, Areitio gaineraino, eta handik AP-8 autobidearen hegoaldean ondo-ondotik doan hormigoizko bidea hartzea Eitzaga auzoraino.

Argibide gehiago nahi edo behar izanez gero, Izelaieta kaleko bigarren zenbakian herritarren arretarako bulegoa dago zabalik. Bestela, 656 777 415 telefono zenbakira deitu edota info.varianteermua@gmail.com helbidera idatzi daiteke.

Lotutako albisteak

Imagen
06.03.26
Datorren astean tren geltokiko estalkia garbituko du ETSk

Lanak astelehen eta astearte gauean egingo dira, katenaria korronte elektrikorik gabe utzi behar delako
Imagen
05.03.26
Ongaraira doan igogailua zerbitzurik gabe bi egunez, mantentze eta konponketa lanetarako

Zerbitzuz kanpo egongo da, astelehen goizetik astearte arratsaldera arte
Imagen
02.03.26
Hirigintzak zabalik du Bide Berdearen proiektuari ekarpenak egiteko epea

Martxoaren 13ra arte ekarpenak@udalermua.net helbidera bidal daitezke