Pinu-beldarrari aurre egiteko basoak airetik fumigatuko direnaren abisua

01.09.16
Ingurumena

Foru Aldundiaren Iraunkortasun eta Ingurune Naturala zaintzeko sailak jakinarazi digunez irailaren hasiera honetan gure udalerriko zenbait basoetan landare-osasunerako eta pinu-beldarraren (Thaumetopoea pityocampa) izurriteari aurre egiteko tratamendua aplikatuko duela aire-baliabideak erabilita –helikopteroa-. Basozain eta baso teknikariek egin duten jarraipena oinarri hartuz, gure udalerrian ditugun baso eta pinuetan izurritea baitugu. Tratamendua irailean zehar egingo da, lehen egunetan hasi eta hilabetea amaitzearekin bukatu. Tratamenduak gauzatzerakoan hainbat faktorek eragina dutenez, ezin digute aurreratu horiek zehatz-mehatz egingo diren egun eta orduak.

Ordea, tratamendua non egingo den jakin badakigu. Hain zuzen ere, ondoren zerrendatzen ditugun hiru lekuetan:

  • Uretamendiko hego maldan -lekurik handiena- (Tennecok duen fabrikaren azpiko aldean).
  • Elorreta behekoan.
  • Pagoeta deritzanean (kanposantuaren inguruan, Berano txiki auzoan eta Mallabiko lurren mugan).

Tratatzeko aplikazio-metodoa ultra baxuko aplikazio-modua izango da; hektareako hiru litroren dosia erabiliaz. Bota eta zabalduko den produktua Foray 48 B (biologikoa) izango da. Horren ezaugarri nagusiak ondorengoak dira:

  • Toxikotasun baxua. A kategoriakoa (ugaztun, hegazti eta arrainentzat baliagarria). Erleekin bateragarri.
  • Ekosisteman eragin txikia du.
  • Tratamenduak izurritea amaiarazten laguntzen duen naturako fauna mantentzea ahalbidetzen du.
  • Erabiliko diren dosiek ez dute foto-toxikotasunik izango.
  • Lurrean eta uretan arin degradatzen den produktua.
  • Aurre egin nahi zaion intsektuari besterik ez dio eragiten, efektibotasun altua izanik. Ia %100a.
  • Zuhaiztien tratamendua denez gero, ez da segurtasun-eperik ezarriko.

Argibide eta zehaztasun gehiagorako deitu Base Gorriko 944066910 telefono zenbakira.

Lotutako albisteak

Imagen
17.11.25
Energia Aurreztearen Ziurtagiriei buruzko jardunaldia egingo Ermuan

Abenduaren 3an Izarra Centre eraikinean, enpresa eta eragile nagusiak partaide izanik
Imagen
04.11.25
Kaltxangoko biribilgunean hasi da deskontaminazio pasiboko proiektu pilotua

Helburua airearen kalitatea hobetzea eta puntu neuralgiko horretan ibilgailuen zirkulazioari lotutako kutsatzaileak murriztea da
Imagen
29.10.25
I Energia Eguna: ekintza eta parte-hartzea, energia eraldatzeko

Santa Ana auzoan gauzatu zen jardunaldia Klima eta Energiaren 2025 Astearen baitan