Argindarra moztuko da Gipuzkoa Etorbidean eta Abeletxen

01.09.16
Hirigintza

Iberdrola Banaketa Elektriko S.A.U.k ezagutarazi du zerbitzuaren kalitateari eusteko bihar –irailaren 2ko- ostiralean argindarraren hornidura  ordu eta erdiz eten egingo duela herriko hainbat auzo eta kaleetan.

Argindarraren etenak Gipuzkoa Etorbideko eta Abeletxe kaleetako haibat eraikini eragingo die.

Aurrez programatutako etenak eragindako kaleak eta aurreikusitako iraupena:

  • Noiz: 2016ko irailaren 2an, goizez eta arratsaldezetan
  • Gipuzkoa Etorbidean: goizeko 8:30etatik 10etara bitartean.
  • Abeletxen: Arratseko 3etatik 4:30etara bitartean
  • Aurreikusitako iraupena, ordu eta erdi.
  • Arrazoia: argindar lineak hobetzeko lanak eta kontadore analogikoak kendu eta digitalak jartzeko.

Lanak adierazitako ordu hori baino lehenago bukatzen badira, argindarraren zerbitzua jaso egingo du Iberdrola berehala eta abisurik eman gabe. Hortaz, adi egon.

Lotutako albisteak

Imagen
06.03.26
Datorren astean tren geltokiko estalkia garbituko du ETSk

Lanak astelehen eta astearte gauean egingo dira, katenaria korronte elektrikorik gabe utzi behar delako
Imagen
05.03.26
Ongaraira doan igogailua zerbitzurik gabe bi egunez, mantentze eta konponketa lanetarako

Zerbitzuz kanpo egongo da, astelehen goizetik astearte arratsaldera arte
Imagen
02.03.26
Hirigintzak zabalik du Bide Berdearen proiektuari ekarpenak egiteko epea

Martxoaren 13ra arte ekarpenak@udalermua.net helbidera bidal daitezke