Ermua Antzokiko denboraldi berriko egitarauen agenda aurkeztu da

07.09.16
Kultura eta Gazteria

Udako atsedenaren ostean, irailetik aurrera Ermua Antzokia kolore eta gustu guztietarako ekitaldiz beteko da. Kultur agenda anitza osatu du aretoak, eta musika, bakarrizketak, antzerkiak eta bestelakoak ikusi ahal izango ditugu.

Pasaden urtean bezala, opera emanaldi batek estreinatuko du programazioa, irailaren 23an eskainiko da Pucciniren ‘La bohème’ obra ezaguna. Antzezlan ezagun bat izango da hilea itxiko duena. Urtarriletik irailera atzeratu zen ‘Nuestras mujeres’ obra aurkeztuko da antzokian, Gabino Diego, Antonio Garrido eta Antonio Hortelana aktoreekin.

Musika izango da urriko protagonista. Sidecars taldeko kontzertua, The soul jacket eta Stradivarias II laukotea antzerki, musika eta humorea nahastuz datoz eta, hilabetea erritmoz amaitzeko, ‘Kontu kontari’ haurrentzako musikala eta ‘Marina’ zarzuelaz disfrutatuko dugu.

Azaroa, San Martin kulturalaren agenda barruan sartzen den Bertso Jaildiarekin hasiko da. David Guaporen ‘ Que no nos frunjan la fiesta’ bakarrizketekin barreak egingo ditugu eta Ruper Ordorikaren musikarekin disfrutatuko dugu. The Congress taldearen blues kontzertuak, Santa Zezilia jaialdiak eta Sun Magoa ‘Magic spectacular’ lanak, hile amaiera girotuko dute.

Urte amaiera ekitaldiz beteta

Urtea gogotsu amaitzeko, abenduan zehar, musika eta antzerki emanaldiek beteko dute Antzokiko eszenatokia astebururo. Bost antzezlan aurkeztuko dira hilean zehar, bai euskaraz baita gazteleraz. ‘Jokoz kanpo’ hileko lehenengoa izango da, eta Jose Sacristan eta Javier Godino aktoreek protagonizatzen duten ‘La muñeca de porcelana’ antzezlana bigarrena. Juan Carlos Rubio zuzendariaren gidaritzapean datoz aktoreak. Marcos Gimenoren ‘Skizopoziks’, Txirri, Mirri eta Txiribitonen azken lana ‘Patxistein doktorea’ eta ‘Txanogorritxo’ antzezlanak itxiko dute antzezlanen agenda. Antonio Jose, La Voz programako azken irabazlea, The Allnighters taldea eta Martirio izango dira urte musikala amaitutzat emango dutenak.

Datorren astelehenetik aurrera, hilak 12, eskuratu ahal izango dira ekitaldi guztietarako aldez aurretiko sarrerak, BBKko kutxazainetan edo Lobiano Kultur Gunean.

Lotutako albisteak

Imagen
05.05.25
2007tik 2012ra jaiotako gazteentzako doako areto-futboleko txapelketa

Txapelketak izaera ludikoa izango du, ekainean jokatuko eta izen-emateak maiatzaren 20ra arte egin daitezke
Imagen
29.04.25
Antzokiak maiatzeko programazioari ekingo, zineari irailera arte agur esango dioen hilabetea

Aste honetan "La chica de las Aguja", "Por todo lo alto", "Un funeral de locos" eta "La Luz de Aisha" proiektatuko ditu
Imagen
24.04.25
Pintura Eskolako ikasleen sormena eta lanak ikusgai izango Lobianon

Ikasturteko lanen erakusketa hartuko apirilaren 28tik maiatzaren 9ra bitartean