Imagen
AP-8 errepidea itxita egongo da gaur gauean Donostiarako norazkoan
12.09.16
Hirigintza
Interbiak Sozietate Publikoak jakinarazi duenez, gaur astelehena 22:00etan hasi eta bihar goizeko 06:00ak arte AP-8 autopista itxita egongo da Gerediaga eta Ermua artean, Donostiarako noranzkoko galtzadan.
Ermuko Hegoaldeko Saihesbidearen eraikuntza lanak direla eta moztuko da errepidea. Gerediagatik (84. kilometroa) Ermura (75. kilometroa) joan behar duten gidarientzat honako aukerak proposatu ditu Interbiakek:
- Donostiarantz doazen ibilgailuak N-634 errepidera bideratuko dira Gerediagako lotunean, eta Ermuko lotunean sartuko dira berriro autobidera.
- Elorriotik datozen ibilgailuak, N-636tik datozenak, N-634 errepidera bideratuko dira Donostiarantz joan nahi badute, eta Ermuko lotunean sartuko dira AP-8 autobidera.
- BI-633 errepidetik datozenak, Garaitik eta Berrizetik, N-634 errepidera bideratuko dira Donostiarantz joan nahi badute, eta Ermuko lotunean sartuko dira AP-8 autobidera.
Interbiak sozietateak seinalatuko ditu egin beharreko bide aldaketa guztiak, eta eragozpenak barkatzeko eskatzen du.
Lotutako albisteak
Imagen
06.03.26
Datorren astean tren geltokiko estalkia garbituko du ETSk
Lanak astelehen eta astearte gauean egingo dira, katenaria korronte elektrikorik gabe utzi behar delako
Lanak astelehen eta astearte gauean egingo dira, katenaria korronte elektrikorik gabe utzi behar delako
Imagen
05.03.26
Ongaraira doan igogailua zerbitzurik gabe bi egunez, mantentze eta konponketa lanetarako
Zerbitzuz kanpo egongo da, astelehen goizetik astearte arratsaldera arte
Zerbitzuz kanpo egongo da, astelehen goizetik astearte arratsaldera arte
Imagen
02.03.26
Hirigintzak zabalik du Bide Berdearen proiektuari ekarpenak egiteko epea
Martxoaren 13ra arte ekarpenak@udalermua.net helbidera bidal daitezke
Martxoaren 13ra arte ekarpenak@udalermua.net helbidera bidal daitezke