Bularretik Mintzora irakurketa kluben ikasturte berria hastear da

15.09.16
Udal Liburutegia

Urriaren 22an, larunbata, Euskara Sailak eta udal liburutegiak antolatutako Bularretik Mintzora irakurketa kluben lehenengo saioa izango da. Hiru eta zortzi urte bitarteko umeei eta euren gurasoei zuzendutako irakurketa klub hauek orain dela 5 urte hasi ziren antolatzen Ermuan eta arrakasta handia izan dute.

Ekimen hau bi adin tartetan banatzen da: 3 eta 5 urte bitarteko umeentzako kluba  eta 6 eta 8 urte bitartekoentzakoa. Hilean behin egiten da, larunbatetan, Lobiano Kultur Gunean. Goizeko 11:00etan 3 eta 5 urte bitarteko taldea batzen da, eta 12:15ean, aldiz, 6 eta 8 urtekoa. Jarduera euskara hutsean burutzen da; beraz, parte hartzen duten umeek eta ekimenean eurekin doazen helduek (ama, aita, amama, etab.) euskara menperatu behar dute ulertu eta hitz egin ahal izateko.

Esan bezala, urriaren 22an hasiko da Bularretik Mintzora kluba, eta honako egunetan egingo da: azaroaren 19an, abenduaren 17an, otsailaren 18an, martxoaren 18an eta apirilaren 8an.

Ekintza guztiz doakoa da, baina plazak mugatuak direnez, urriaren 17a baino lehen izena eman beharko da liburutegian, 943 17 92 12 telefonora deituta edota biblioteca@udalermua.net helbide elektronikora idatzita. Umearen izen-abizenak, liburutegiko bazkide txartelaren zenbakia, jaiotze data eta amaren edo aitaren telefonoa eta helbide elektronikoa eman beharko dira parte hartu ahal izateko. Plaza baino ume gehiago aurkeztuz gero, tokiak zozketa bidez esleituko dira eta lehentasuna izango dute Ermuan erroldatutakoek eta aurreko ikasturteetan parte hartu ez dutenek.

Saioetako dinamizatzailea Galtzagorri elkarteko Lur Korta izango da. Saio bakoitzean “liburu izarrak” aurkeztuko dira, eta horiei buruzko proposamenak egingo dira, talde txikietan. Gainera, haurrek eta euren gurasoek beren  “liburu maiteak” aurkeztu ahal izango dituzte.

Lotutako albisteak

Imagen
27.02.26
'Kakorratz-lanean eta solasean' jardueraren edizio berrirako izen-ematea zabalik

Martxoaren 12ra arte udal Liburutegian eta harremanetan jartzeko bere ohiko bideen bidez
Imagen
23.02.26
Liburutegiak haurrentzako tailer berria antolatu du eta izen-emateak ireki

'Natura zure eskuan' titulua du eta izen-emateak martxoaren 2ra arte zabalik
Imagen
20.02.26
Kulturak XXXII. Ermua Hiria literatur lehiaketa deitu du

Lanak maiatzaren 3ko 23 orduak arte aurkeztu ahal izango dira