Marcan Huellak 'Txakurraren Eguna' ospatzen du larunbatean Ermuan

26.09.16
Gizartea

Larunbatean, urriak 1, ‘Txakurraren Eguna’ ospatuko da Ermuan. Marcan Huella taldeko kideek ekintza ugari prestatu dituzte Ermuko Orbe Kardinalaren Plazan larunbaterako. ‘Txakurraren Egunak’ bi helburu garrantzitsu dauzka, lehenengoa, herritarrak txakurrekiko tratu onenetan kontzientziatzea eta bigarrena, edukitze hori arduratsua izatea. Horrekin batera, prestatu diren ekintzekin, txakurrak gure eguneroko bizitzan duten garrantzia ikusteko aukera izango dugu.

Eguna, Ertzaintzako Txakurren Erakusketarekin hasiko da, talde horretako txakurrak segurtasun, obedientzia, detekzioa eta erreskate-lanetan nola moldatzen diren ikusiko dugu. Arratsalderako, Bilboko Disc-Dog 4 patas Klubeko erakustaldia prestatu dute, ekintza ikusgarria, txakurrak eskaintzen dituzten salto, akrobazia eta harrapaketa politak ikusteko. Ekintza horren ostean, hitzaldi bat antolatu dute, txakurrekiko komunikazioa eta erlazioa hobetzea gai moduan izanda, eta hitzaldia Osondo Educacion Canina taldearen eskutik dator.

Egun guztian zehar, etxeko txikientzat beste hainbat ekintzaz disfrutatzeko aukera izango dute, puzgarriak, tailerrak, ipuin-kontalariak… eta sorpresak! Ekintza guztiak Ermuko Orbe Kardinalaren plazan izango dira, euria izanez gero, Aritzmendi Frontoian izango dira.

Marcan Huella taldeko kideek dioten moduan, prestatu duten guzta txakurren alde eta mesederako egin dute, etorkizun hobeago bat izan dezaten. Guzti horregatik, txakurren maitaleak larunbatean, hilak 1, hitzordua dute eguerdiko 12etatik gaueko 22.30ak arte Ermuan. Erantsitako kartelean eguneko ekintzak eta ordutegiak ikusgai dituzue.

Lotutako albisteak

Imagen
23.12.25
Antzokiak hiru nobedade zinematografiko proiektatuz agurtuko du urtea

‘Dracula’,‘Golpes' eta ‘Zootropolis ‘dira aurtengo azken hiru tituluak
Imagen
23.12.25
Indarkeria matxistari ez! Nahikoa da!

Eguerdiko 12etan eta bost minutuz ordezkari eta herritarrak udaletxe aurrean kontzentratu dira
Imagen
23.12.25
‘Semaforoa’ obraren antzezpena Antzokian

‘Logela multimedia’k haurrentzako ikuskizuna aurkeztuko du larunbateko 17:00etan, Ermua Antzokian