Osasun eta berrikuntzari buruz Alacanten hausnartzen izan diren Innpulso sareko herrien artean Ermua egon
Alacant probintziako l''Alfàs del Pi Udalak antolatuta eta Platja Albir izeneko Gizarte-zentroan jardunaldia ospatu berri da “Berrikuntza eta osasuna: hiri gunean bizi-kalitatea hobetzen’, Zientzia eta Berrikuntzaren hiri izendatu eta Innpulso sarean txertatu berri dela ospatzeko. Jardunaldi horretan partaide izan dira sareko kide diren beste hainbat hiri eta herri, tarteko gure Ermua, Terrassa, Sant Boi, Vila-real eta l''Alfàsekoarekin batera. Horiek guztiak garapen bide gisa osasuna eta berrikuntza ardatzak zeharka lantzen baitituzte, kirola, turismoa, asistentzia zerbitzu edota teknologiaren bidez.
Jardunaldiaren xedea udal ezberdinen artean esperientzia eta proiektuak partekatzea izan, ahaleginak bildu eta lankidetzarako sareak ezartzea. L’ alfàseko alkate Vicente Arquesek aurkezpenean esan du “enplegu eta aberastasuna sortzeko oinarri gisa teknologi eta berrikuntzaz baliatzen eta lanean ari zareten udalengandik ikasi nahi dugu”. Bere udalerriak ere “osasuna garapen eta ekonomi dinamizatzaile izatearen alde apustua egingo duela” azpimarratuz. Horren adibide direlarik “Winter Sun, l''Alfàs Intelligence edo Hiria berritzeko Bulegoaren” proiektuak, zeina prestatzen dagoena.
Gure herriak ‘Ermua Mugi’ proiektua aurkeztu du
Toki ekonomiaren bultzatzailetzat berrikuntzaren bidea hartu izan duen beste herri bat, Ermua da. Udalak epe luzerako estrategia landu zuen, lau ardatz nagusi definituz: ekonomiaren berrikuntza, ingurunearen berrikuntza, gizartearen berrikuntza eta udal erakundearen berrikuntza. Estrategia horiek amaierarik gabeko proiektu teknologikoetan mamitu izan dira. Horietako hainbat osasun arlokoak izanik, ‘Ermua Mugi’ deritzana kasurako. Horri esker, gaur egun herri guztia zeru zaleko kiroldegi irekitzat hartzen dugu; osasuna eta kirola uztartzen dituen gizarte proiektua izanik. “Aberastasuna eta enplegua sortzeak kezkatzen gaitu, hori lortuta kalitatezko baliabide publiko berritzaileak mantendu ahal izango ditugunaren ustekoak baikara” Juan Carlos Abascal Candás alkateordearen esanetan.
Sant Boi de Llobregat herriko Lluïsa Moret alkatesak azpimarratu egin du sarean esperientziak partekatzeak bere ustez duen garrantzia. “Baliabide ekonomiko nahiz teknikoak eskuratu ahal izateko bide berriak identifikatzeko, ahalegina eta kooperazioa lantzeko aukerak ematen dizkigula” erantziz. Sant Boi Osasun mentaleko Clusterrean bilakatu da, Katalunian. “Zoroen herria izatetik osasun mentalaren herria izatera pasa gera” adieraziz.
Terrassak ere osasun eta teknologia eremuetan negozio iturri nahiz aukera daudela antzeman du. ''Health Care Innovation Lab Orbital 4.0'' izeneko proiektua abian jarriko duelarik laster, espezializazio eta lurralde lehiakortasuna uztartuko dituenak, osasun eremuan berrikuntza sustatuaz.
Azkenik, Vila-real hiriak ''Osasun eta Kirolaren Hiria’ marka landu izan du familia turismoa erakarri eta teknifikazioaren kirol praktika sustatzeko, futbola oinarri harturik. Jose Benlloch alkatearen esanetan “azken bost urteetan egindako lanak bere fruitua eman du eta gaur ezagun eta identifikaturik dagoen marka dugu herrian, horri esker kirol azpiegiturak bikoiztu eta hirukoiztu izan ditugularik. Gaurko nahiz etorkizunerako estrategia ekonomikoa gauzatu dugu”.
Jardunaldiari amaiera emateko mahai ingurua egin dute eta -SHA Wellness Clinic- izeneko enoresa ekimen arrakastatsuaren berri jaso dute partaideek.
Gaur egun Innpulso sareko kide dira 62 hiri eta herri; sareak hirien berrikuntza bultzatu nahi duten plataforma estrategikoa izanik. l''Alfàs del Pi herriko udala Zientzia eta Berrikuntzaren hiri izendatu eta Innpulso sarean txertatu berri da.
Jardunaldiko materiala
Lotutako albisteak

Egoitza elektronikoan edo Abiapuntun maiatzaren 30era bozkatu ahal izango dugu bideragarriak diren 31 proposamenen artean gustukoena

Bi aste jardueraz lepo! Izen emateak maiatzaren 21eatik ekainaren 4ra, biak barne

Gai horiek jorratuko dira ekainaren 11 eta 12ko Ermua TalenTIC 2025 jardunaldietan, Izarra Centre-n