Imagen
Autopista moztuta egongo da gaur gauean Bilborako noranzkoan
10.10.16
Hirigintza
Interbiak Bizkaiko Foru Aldundiaren sozietate publikoak AP-8 autobideko erabiltzaileei jakinarazten die Ermuko Hegoaldeko Saihesbidea eraikitzeko lanak direla eta, galtzada moztuta egongo dela Bilborako noranzkoan gaur, astelehena, 22:00etatik bihar goizeko 06:00ak arte.
Ermuko eta Gerediagako lotuneen artean izango da mozketa (75 kilometrotik 84ra), eta hori dela eta, Ermuko sarbidea itxita egongo da Bilborako noranzkoan.
Zortzi ordu horietan, trafikoa N-634 errepidetik desbideratuko da. Egin beharreko aldaketak adierazteko, seinaleak jarriko ditu Interbiakek.
Sozietate publikoak mozketak eragin ditzakeen eragozpenak barkatzeko eskatzen du.
Informazio gehiago behar izanez gero, kontsulta ezazu Interbiaken webgunea.
Lotutako albisteak
Imagen
06.03.26
Datorren astean tren geltokiko estalkia garbituko du ETSk
Lanak astelehen eta astearte gauean egingo dira, katenaria korronte elektrikorik gabe utzi behar delako
Lanak astelehen eta astearte gauean egingo dira, katenaria korronte elektrikorik gabe utzi behar delako
Imagen
05.03.26
Ongaraira doan igogailua zerbitzurik gabe bi egunez, mantentze eta konponketa lanetarako
Zerbitzuz kanpo egongo da, astelehen goizetik astearte arratsaldera arte
Zerbitzuz kanpo egongo da, astelehen goizetik astearte arratsaldera arte
Imagen
02.03.26
Hirigintzak zabalik du Bide Berdearen proiektuari ekarpenak egiteko epea
Martxoaren 13ra arte ekarpenak@udalermua.net helbidera bidal daitezke
Martxoaren 13ra arte ekarpenak@udalermua.net helbidera bidal daitezke