Ermuko Irakurketa Klubeko partaideak Richard Ford idazlearekin elkartu dira Oviedon

25.10.16
Udal Liburutegia

Joan den asteartean, urriak 18, Udal Liburutegiko Irakurketa Klubeko 8 partaide Oviedon izan ziren, aurtengo Letren Asturiasko Printzesa Saria jaso duen Richard Ford idazlearekin batera topaketa batean parte hartzeko. Asturiasko Printzesa Fundazioak antolatutako ekintza honetan, egilearen (Richard Ford) libururen bat irakurri eta komentatu duten estatu osoko irakurketa klubeko partaideak bildu dira. Ermuko irakurketa klubaren kasuan, Francamente, Frank (Anagrama, 2015) liburua irakurri eta komentatu izan dute urriaren 5eko saioan.

Gure partaideak autobusez joan ziren Oviedoraino. Autobus berean Donostiako irakurketa klubetako partaideak, Errenteriako Liburutegikoak, Iurretakoak eta Leioakoak joan ziren, guztira 48 pertsona, Asturiaseko Printzesa Fundazioak luzatu zuen gonbidapenari erantzunez. Topaketan estatu osoko irakurketa klubetatik heldutako 1.500 pertsonek parte hartu zuten.

Amaia Arrondok, topaketa honetara bigarren urtez hurbildu den ermuarra, horrela laburbiltzen du bere esperientzia: “oraingo honetan denok elkarrekin bazkaldu genuen eta ondoren ibilbide literario bat eskaini ziguten hiriburuko kaleetatik eta Oviedoko kaleetan bizitako gertaerak kontatzen dituzten eleberriak irakurtzera animatu gintuzten ere. Oso bisita interesgarria izan zen. Gero Richard Ford ezagutzera joan ginen, eta topaketa honetan bere biografia lehen eskutik ezagutzeaz barre egiteko aukera izan genuen. Bidaia zoragarri bat, dudarik gabe”

Richard Ford (Jackson, Misisipi, 1944ko otsailaren 16a), estatu batuar nobelagile, gidoigile eta antologoa da.

Lotutako albisteak

Imagen
24.11.25
Larunbat honetan ipuin kontaketa saioa egingo da Liburutegian

Saioa euskaraz izango da eta 17:30ean hasiko
Imagen
12.11.25
‘Euskal Ilustrazioaren Lehen Eguna’

Liburutegiak ospatzeko saio berezi bat antolatu du irakurketa tematikoko klub horretan
Imagen
28.10.25
Jolastuko dugu? Haurrentzako txotxongilo tailerra

Liburutegiak antolatuta 2016 eta 2018 urteen artean jaiotako adingabeentzat