Pablo Navas kataluniarraren marrazki eta margoak ikusgai Lobianon

08.11.16
Kultura eta Gazteria

Pablo Navas Gallego (Bartzelona, 1994) gazteak pintatu dituen hainbat lan-margoen erakusketa jarri du Lobiano Kulturguneko lehen aretoan. Bildumara hogeita hamar bat lan bildu ditu eta horien artean tintaz, lerroz eta tramaz egindako marrazkiak dira –zuri-beltzean-. Horiez gain, mihise akrilikoak ere baditu, batzuk graffitietan egin bezala spray edo aerosolarekin pintatutakoak. Bildumaren azken zatian, akuarelak eta kolorezko arkatzekin egindako hainbat daude. Kataluniarra diziplina anitzeko sortzailea, zenbait teknika desberdin ukitu eta lantzen dituelako bururatzen zaizkion irudi eta marrazkiak egiteko. Navasek bere burua ilustratzaile, animatzaile, mural egile eta marratzaile gisa aurkezten du. Ikasketaz ilustratzailea da, hori ikasi baitzuen, nahiz eta ikus-entzunezko ezagutzak ere landu dituen. Gaur egun ikasketak eta lana uztartu ditu, animazio eta pintura digitaleko ikastaroa egiten ari delako. Lan egin eta –epe luzerako proiektuan- komikia marraztea bezalako murgilduta dagoelarik.

Gazteak Navy Muluk goitizena erabiltzen du. Sare sozialetan hainbat kanal ditu bere produkzioa eta lanak ezagutzera emateko erabiltzen dituenak. Facebook izenekoan orrialdea du eta horrez gain bere –marrazki, irudi eta argazkilaritza- lanak Instagram atarian esekiz eta ikus-entzunezkoak Vimeo atarian. Hain zuzen ere, azken horretan Ermura ekarri duen bilduma eta erakusketa nola muntatu izan duen bideoa jarri du. Lerro hauen azpian, uzten dizuegu.

Erakusketa lanegun nahiz asteburuetan zabalik dago eta arratsaldeko 6etatik 8etara bitartean. Sarrera doan da. Erakusketa zabalik izango da datorren azaroaren 10eko ostegunera bitartean eta hileko kultur programazioaren baitan txeratzen da.

Lotutako albisteak

Imagen
02.12.25
Ermua Antzokiak aurtengo lau estreinaldi eskainiko ditu

Aste honetan "Bugonia", "Los Tigres", "Die, my love" eta "Cuerpos locas" proiektatuko ditu.
Imagen
01.12.25
Ermua Antzokiak eta Lobianok 19 ikuskizun eskainiko dituzte datorren urtarriletik maiatzera bitartean

Programazioa askotarikoa da eta musika, antzerkia, umorea, dantza, zirkua eta familia ikuskizunak biltzen ditu
Imagen
28.11.25
Gaztegunera sartu ahal izateko, eman izena

Egoitza elektronikoaren bidez, Abiapuntu bulegoan edo Liburutegian