Trenbideko obrak egiten ari diren enpresek iragrri dute aste honetan gauez ere jandungo dutela
Ermuan tren geltoki berria egiteko eta trenbidea bikoizteko proiektuaren lanak gauzatzen ari diren Tecsa-Campezo-Geotunel Aldi Baterako Enpresa Elkateak-UTE-ak lanean jarraitzen dute. Taldeak aurrera egiteko; Bilbo eta Donbostia hiriburuak lotzen dituen trenbidean eta Ermuko herriaren hainbat zonaldetan, aste honetan –azaroren 14tik 18ra bitartean- gauez ere lanak egingo dituela ezagutarazi digu herritarroi.
Lanak gaueko 10etatik goizaldeko 6etara bitarteko ordutegian egingo dituzte. Lanak bi lekutan egingo dira, egungo geltokiaren inguruan eta Eitzagan. Geltoki inguruko trenbidearen beheko aldean lur-ebakiak eta hodibideak burutzekoegingo dira lanak eta Eitzagako tunelaren ahoan, mikropiloteak prestatzeko, hurrenez hurren.
Enpresek ohar informatiboak argitaratu eta zabaldu dituzte. Guk oharrak segidan uzten dizkizuegu, pdf formatean.
Lotutako albisteak
Lanak astelehen eta astearte gauean egingo dira, katenaria korronte elektrikorik gabe utzi behar delako
Zerbitzuz kanpo egongo da, astelehen goizetik astearte arratsaldera arte
Martxoaren 13ra arte ekarpenak@udalermua.net helbidera bidal daitezke