'Taupadak' antzezlana igandean Ermuko Plazan
Azaroaren 20an, igandea, 13:00etan indarkeria matxistaren kontsumoari buruzko antzezpena izango dugu plazako frontoian, Plataforma Tiranteren eskutik. Airo Sedano, Maite Fombellida eta Estibaliz Villa protagonizatzen dute, Estibaliz bera eta Jose Ibn zuzentzen duten ‘Taupadak’ antzezlana.
Bihotzeko taupadak entzuten dira. Eskupilota partidu bat ikusten dagoen pertsonaren bihotza da. Eskupilota, behin eta berriz eskuarekin jotzean datzan kirola da, tradizioz gizonezkoek jokatzen dutena. Eskupilota partidua ebaluatzen dagoen epaimahaia badauka emaitza. Joko arauak aldatzen daude, eraldatzen gaituen kultura aldatzen dago. Adi egon behar gara gure bihotzak jotzen dituen taupadei, joko tradizional jotzen dituen kolpeen kontua ez galtzeko.
Ekintza honek ‘Comunicación feminista 2.0: consumimos violencia’ ikastaroari amaiera ematen dio. Pikara Magazinek dinamizatuko du eta SETEM Hego Haizeak eta Emakumeen Topalekuak antolatzen dute, Bizkaiko Foru Aldundiaren diru-laguntzarekin.
ENTZUN, PENTSATU, ETA EKIN!
Lotutako albisteak
Aurten lanak formatu digitalean aurkeztu ahal izango dira, otsailaren 6ko 14:30etara bitartean
Jai-egunetan itxita egongo eta ordutegiak egokituko dituzte, bihar guztiek 12:00etan itxiko
Kultura eta indarkeria sexistaren aurkako 20 bideo aurkeztu dira aurtengo lehiaketara