Sun Magoak Ermua Antzokian aurkeztuko du 'Magic Spectacular' produkzioa

24.11.16
Kultura eta Gazteria

Iñaki Ruiz de Galarreta Arabarra, Sun Magoa izenarekin ezaguna eta Estatu mailan Magia Sariaren irabazlea, Ermua Antzokira dator larunbatean, hilak 26, arratsaldeko 17:00etan ''Magic Spectacular'' ikuskizuna aurkeztera. Adin guztietarako sortu duen eszenaratze berria aurkeztera dator eta unibertso magikoan murgiltzera eramango gaitu ikuskizun berriarekin.

Sun Magoak, agerpenak, desagerpenak eta ezinezko lebitazioak landuko ditu besteak beste eta, antzokira hurbilduko diren ikusleekin batera, magia interaktiboan murgiltzera eramango gaitu. Musika aukeraketa zoragarriarekin, eszenaratze zainduarekin eta argiztapen liluragarriarekin, misterioz inguraturiko ekitaldi ezin hobea izango dugu Ermua Antzokian. Ilusioaz disfrutatzera eta amets egitera eramango gaitu Sun Magoak.

Magia munduko profesional nagusiekin formatutakoa da Sun Magoa eta egun, estatu mailako panoraman, ilusio handietan erreferente bilakatu da. Showaz disfrutatu nahi baduzue, sarrerak 4 euro balio dute eta aldez aurreko salmentan eskura daitezke Lobiano Kulturgunean, Kutxabank erakundearen atarian online edo orotariko kutxazainen sarean, baita antzokiko leihatilan emanaldia hasi aurretik ere.

Ez galdu aukera!

Lotutako albisteak

Imagen
30.01.26
Inauteriko programa prest, festa noiz iritsiko zain!

Ermua Inauteriak otsailaren 12tik 17ra bitartean ospatuko dira
Imagen
29.01.26
Kultura Sailak astelehenean irekiko du inauteri kalejiraren lehiaketarako izen-ematea

Koadrilen eta taldeen desfilea otsailaren 14an izango da
Imagen
28.01.26
Gaur egungo ‘El lenguaje de las flores’: komedia, musika eta amodio digitalaren fusioa

Antzezpena ostialean, 20:30etan, Mikel Losada aktore ermuarraren partaidetzarekin