Ermuan promozionaturiko Igelak filmaren estreinua zineetan

02.12.16
Kultura eta Gazteria

Gaur estreinatuko da zineetan ‘Igelak’ filma, Patxo Telleriaren azken lana. Filmean lan egiten duten aktoreen artean  eta, besteak beste, Gorka Otxoa, Josean Bengoetxea, Mikel Losada ermuarra, Miren Gaztañaga eta Gurutze Beitia ditugu. Produkzio honen promozio ekitaldiak gure herrian gauzatu ziren orain aste bete, Ermuan bertan izan genuelarik Patxo Telleria bera, aktoreetako hainbatekin batera, nahiz lanari musika jarri dioten Gatibu eta Esne Beltza taldeen ordezkariekin. Protagonista horiek guztiak herrian ostegunero egiten den pintxo potean murgildurik egon ziren, hori bai arratsalde horretakoa tematikoa eta filmari dedikaturiko izan zen. Santa Zezilia eguna izanik, musika eta kalejira lagun izan zituzten. Eguna eta promozio ekintzak ezin hobeto amaitzeko, ostegunean bertan afari solidarioa egin zuten 22:00etatik aurrera Mendiola jatetxean. Ekimen honetan biltzen den diru guztia Ermuko Elikagai Bankuari emango zaio oso-osorik.

Egun eta esperientzi berezia izan zen, benetan maitekorra. Ermua kalera atera zen ekimenarekin bat egin eta harrera egitera zuzendari, aktore nahiz musikariei. Bisitariek ez zuten horrelako berotasunik espero eta, txunditurik geratu ziren. Arratsalde hartan, irudi hainbat hartu ziren eta muntaturiko bideo laburpena uzten dizuegu jarraian gogora ekartzerik izan dezazuen. Eta euskarazko filma hau oraindik ere arrakastatsuago izaten laguntzerik nahi badugu, estreina asteburuan ikustera joan gaitezke. Goza dezagun, merezi baitu. Lana euskararen nazioarteko egunaren bezpera pantailaratzen baita.

Sinopsia

Pello, banku sukurtsal bateko zuzendaria, delitu ekonomikoengatik atxilotu dute. Bere nagusiak ere inplikatuta dauden arren, bakarrik utziko dute justiziaren aurrean. Salduta dagoela konturatzean, ihes egitea erabakiko du.

Dirurik eta dokumentaziorik gabe, familia eta lagunik gabe, Pellok bere identitatea ordezkatuko du, ezkutuan jarraitu ahal izateko.

Iragan faltsu horrekin eta patuaren kapritxo bategatik, erreza egingo zaio Pellori Desahuziatuen Elkarte batek okupaturiko etxe batean babesa topatzea. Bere kide berrien konfiantza bereganatuko du, asmo bakar batekin: haien diruaz jabetu eta atzerrira alde egitea.

Lotutako albisteak

Imagen
30.01.26
Inauteriko programa prest, festa noiz iritsiko zain!

Ermua Inauteriak otsailaren 12tik 17ra bitartean ospatuko dira
Imagen
29.01.26
Kultura Sailak astelehenean irekiko du inauteri kalejiraren lehiaketarako izen-ematea

Koadrilen eta taldeen desfilea otsailaren 14an izango da
Imagen
28.01.26
Gaur egungo ‘El lenguaje de las flores’: komedia, musika eta amodio digitalaren fusioa

Antzezpena ostialean, 20:30etan, Mikel Losada aktore ermuarraren partaidetzarekin