'Leyendo y Aprendiendo' haurren irakurketa klubean izena emateko epea zabalik

23.01.17
Udal Liburutegia

Ermuko liburutegiak “Leyendo y Aprendiendo” haurrentzako gaztelerazko irakurketa klubaren denboraldi berria antolatu du, aurreko hiruhilekoan lortutako partaidetza arrakastatsua eta jasotako balorazio altua kontuan izanda.

4 eta 8 urte arteko umeei zuzendutako jarduera da “Leyendo y Aprendiendo”. Saioetan, haurrak euren gurasoen konpainian egongo dira, horiek ere ekimenean parte hartuko baitute; izan ere, familiak oso zeregin garrantzitsua jokatzen du umearengan irakurzaletasuna sustatzeko bidean. Gurasoek liburuen edukiak umeak ezagutzen duenarekin, gustatzen zaionarekin edo dituen beharrekin lotu dezake, beraz, gomendagarria da gurasoek jardueran parte hartzea.

Irakurketa klub honetan abestiak eta olerkiak lantzen dira, eta liburuak erakusten eta gomendatzen dira. Material horien bitartez, umeek irakurketaren munduarekin lehen kontaktua izan eta irudimenarekin eta lengoaiarekin modu dibertigarrian eta familien ondoan jolastu dezakete.

Hauekin izaten dituzte umeek euren lehenengo kontaktuak. Irakurketaren munduarekin, irudimenarekin, pentsamenduarekin eta lengoaiarekin jolastuko dute eta, gainera, era ludikoan eta euren familiek lagunduta.

Klubaren bigarren denboraldia hil honen amaieran hasi eta apirilera arte luzatuko da. Guztira hiru saio izango dira, larunbat goizetan 12:15etik 13:15era Lobiano Kulturgunean. Urtarrilaren 28an, martxoaren 11n eta apirilaren 1ean izango dira saioak.

Jarduera Mestiza Elkarte Artistiko-Soziokulturalak dinamizatuko du, eta saio guztiak doakoak da. Dena dela, plazak mugatuak direnez, izena eman behar da urtarrilaren 26a baino lehen liburutegian, 943 17 92 12 telefono zenbakira deituta edota biblioteca@udalermua.net e-postara idatzita. Umearen izen-abizenak, liburutegiko bazkide-txartelaren zenbakia eta gurasoetako baten telefono zenbakia eta helbide elektronikoa eman beharko dira. Plaza baino ume gehiago izatekotan, tokiak zozketa bidez esleituko dira. Ermuan erroldatutakoek eta aurreko hiruhilekoan parte hartu ez duten pertsonek lehentasuna izango dute.

Lotutako albisteak

Imagen
16.05.25
Ivan Repila idazleak amaiera emango dio irakurketa klubari, saio irekian

Asteazkenean, hilaren 21ean, 19:00etan, izango da Lobiano Kulturgunean
Imagen
14.05.25
'Las maravillosas olvidas' tituluko poesia erretaldia

Datorren larunbatean, 18:00etan, Martxoak 8 plazan. Euria eginez gero, elizako arkupeetan.
Imagen
Ipuin kontaketa saioa antolatu du Liburutegiak
06.05.25
Denboraldiko azken "Arratsaldean Kontu Kontari" ipuin saioa

Larunbat honetan izango da, 17:30etik aurrera, Lobiano Kultur Gunean