Ermuko 1ngo Serious Games Campusak 120 personatik gora eta8 enpresa erakustaile bildu ditu
120 lagunetik gora –gehiengoa gazteak- bildu dira gaur Izarra Centren, gizarte teknologien inguruko Ermuko lehenengo Serious Games Campusean. Definizioaren arabera, jarduera jolas serioen –hezitzaileak deiturikoen- inguruko campusa da, zeinak dibertsiorako baino gehiagorako diseinatzen direnak, zeintzuek hezkuntza, osasun eta prestakuntzaren alorrera iraultza ekartzen ari diren errealitate birtual eta handituaren teknologiekin batera, gure gizartean gaur egun ditugun erronkei aurre egiten laguntzen digutuelako.
Azken urteetan, teknologia indar handiko elementu bilakatu da, besteak beste, gizarte mailako arazoak konpontzeko, ezintasunak dituzten pertsonei formazioa eskaintzeko, eta menpekotasuna edota gaixotasun arraroak dituzten pertsonek arreta berezia jaso ahal izateko. Teknologiak mota horretako arazoentzat konponbide egoki izan daitezke, eta gaurko Serious Games Camp honetan konponbide horietara gerturatu gara.
Egun eta ekitaldiari hasiera eman dio Luis Miguel Arasek, Apoyo Dravet elkarteko kideak. Gaixotasun arrarotzat jotakoa da Dravet Sindromea, hori aurkitu eta azaldu zuen ikertzailearen izena daramalarik. Jatorri genetikoa du eta kanalopatien familia patologikoaen barne txertatzen da, pazienteeen %75 SCN1A genean mutazioa duelako. Aras medikoa da eta Apoyo Dravet elkarteko kidea, Donostiako Ospitale Unibertsitarioan sorturako boluntarioen, bere jarduera, osasun profesionalen eta Dravet gaixo bati laguntzeko garapenaren ondorioa. Miguel Noraren aita da, Dravet gaixotasuna duen neskatila batena. Espainian dugun Dravet Fundazioaren lan eskergaren berri eman digu, gaixotasunean ikertu eta horrek aurrera egin dezan, fiantzazioa lortzeko eta bidean izan dako oztopo eta liskarrena, eta horiek gainditzekoak. Arasen esanetan “teknologia laguntza dute gaixo dauden haurrek eta beren familiek sendatzea edo behin betiko konponbidea lortu bitartean”.
Juan Carlos Abascal alkateordea egon da ekitaldi honetan Udalaren izenean ekitaldian, erakundea izan baita Eusko Jaurlaritzarekin batera ekimena finantzatu duena. Politikariak alkatea desenkusatu eta hark ezin etorri izan duela adierazi du, Bizkaiko Batzar Nagusietako plenoan egon behar zuelako. Abascalek bertaratutakoei ongi etorria eman die –Bilbotik etorritako eta ALMi ikastegiko ikasle taldea tartean- eta antolatzaile izan diren Apoyo Dravet, Humantiks eta Izarra Fundazioari eskerrak. Hizketaldian campus hau eta ehun produktiboa berritzeko eta enplegu aukerak hobetuko dituzten enpresak nahiz inbertsioak ekartzeko Ermuak duen estrategia lerrokaturik daudela azpimarratu du. Abascalen ustez, Smart city edo hiri argiak herritarrak osatzen ditugu, datuak biltzeko sentsoreak baino gehiago garenak, horregatik Administrazioen zeregina baldintza egokiak izan daitezela da, aldaketak eta berrikuntza irits daitezen herrietara. Aurkezpeneko hitzak, azpian eta erakundeko Youtube kanalean ustez dizuegun ikus-entzunezkoak dituzuen, hitzez hitz.
Ermuko lehenengo Serious Games Campak prestakuntzari, teknologien erakusketari eta ekintzailetzari eskainitako gune ezberdinak izan ditu. Bertaratu diren pertsona guztientzat irekia eta doakoa izan den programa eskaini da, hitzaldien bitartez ezagutza eta esperientzia partekatu dituztelarik diseinuaren, teknologiaren, negozio ereduaren, gizarte eraginaren eta finantzaketaren eremuez berba egin duten profesional ezberdinek.
Enpresa eta unibertsitateak produktu berritzaileak erakusteko gune bat izan dute. Bertaratu direnek serious gamesetan eta teknologietan berriena probatzeko aukera izan dute: errealitate birtuala, errealitate areagotua, mugimenduaren atzematea eta ahotsaren ezagutzea, esaterako. CreativiTic, DeustoTech, Innovae, TAK, Gestionet, Arbibook eta Humantiks enpresek produktuak erakutsi dituztetelarik; baita Ermuko Udalak ere, obra publikoetarako makineria erabiltzen ikasteko heziketa programa birtuala erakutsi baitu.
Lotutako albisteak

Gai horiek jorratuko dira ekainaren 11 eta 12ko Ermua TalenTIC 2025 jardunaldietan, Izarra Centre-n

Enplegu-agentzia da irtenbidea; doako bitartekaritza-zerbitzua da, zeina hobetu egin duen

Kualifikaturik dauden pertsonentzako programa, enplegurako bi ibilbide dituena