Jesus Cimarrori ‘2016ko Ercilla Antzerkia’ saria esleitu berri diote
Jesus F. Cimarro ermuarrari ‘2016ko Ercilla Antzerkia’ saria esleitu berri diote, eremu horretan urteko lanik onena egin izanagatik bart ezagutarazi dutenez. Cimarrok datozen hilabeteetan Bilbon egingo den ekitaldian jasoko du saria, eguna oraindik erabakitzeke dagoelako. Madrilen egun bizi den ermuar hau ospe handiko enpresari, antzezpen ekoizle, Meridako Antzerki klasikoaren Nazioarteko Jaialdiaren arduradun eta ‘La Latina’ antzeztoki ezagunaren kudeatzaile eta jabeetako bat da, FocusPenta Teatros, S.M. izeneko sozietate mistoaren bitartez. Estatuko hiriburuko ‘Bellas Artes’ antzeztokiaren zuzendaria ere bada.
Jesus Cimarro ‘Pentación Espectáculos’ enpresaren sortzaileetako kide da, gaur egun horren kargu geratu izan delarik. Sorreran eta 1988an proiektura antzerkiaren profesional hainbat bildu ziren: José Luis Alonso de Santos, Gerardo Malla, Rafael Álvarez “El Brujo", Margarita Piñero, Tato Cabal eta Jesús Cimarro bera. Atal artistikoa eta kudeaketarenak bate ginda, proiektu komun bat bultzatzeko xedez. Zer da Pentación? Lehenik, ekimen pribatuko enpresa, zeinaren xede diren antzezpen ikuskizunak banatu, sustatu eta ekoiztea. Bigarrenik, etorkizunerako apustua, Pentacionek lenguai, gai eta autore berrikuntzaren alde egin zuelako. Bere webgunean diotenez, “egungo ikusleari interesatzen zaion antzerkiaren aldeko gara, gaur egungo istorio eta gaiak lantzen dituenak, garaikideak. Fundatzaile bazkideetatik enpresaren kargu egin da Jesus Cimarro.
Antzerki eta tauromakiaren Ercilla Sariak 1984tik ematen dira. Urtero Bilbo hiriburuan egiten den ekitaldian banatzen dira, aurreko urtean estatuan tauromakian eta arte eszenikoetan esanguratsu eta sarigarri izan diren pertsonei. Sari horiek Ercilla hotel kateak ematen ditu, urtero Bizkaiko hiriburuan egiten duen jai-ekitaldian.
Jesus Cimarro Ermuan jaiotakoa da, lehenengo ikasketak ere herriko ikastetxeetan egindakoa, batxilergoa eta UBI ikasturtea egiteko Eibarko Ignazio Zuloagara jauzia egin zuena. Ermuko Antzerki Tailerra sortu zutenen arteko kidea. Gaztetan herriko kronikak idazten zituen ‘El Correo Español’ egunkarirako. Geroxeago, Madrilgo hiriburura joatea erabaki eta bertan da ordutik ibilbide luze eta arrakastatsua egin izan du arte eszenikoetan eta kulturan. Sarri etortzen da oraindik ere bere jaioterrira, bere familia bertan eta gure artean jarraitzen baitu. Ermua Antzoki berrituaren inaugurazioan ere gurekin izan zen eta asko gozatu zuen. Ordutik Antzokian izaten ditugun programazioan sarri izaten dira bere enpresen bidez ekoiztu edo banatzen dituen obrak.
Azpian Jesus Cimarro agertzen den argazki sorta uzten dizuegu, Ermua Antzokiaren inaugurazio ekitaldira etorri zen egunekoak.
Lotutako albisteak
Lau hilabete iraungo du, martxora arte, eta inskripzioak zabalik daude
‘Led Silhouette’ eta M. Morauren lana, ostiral honetan 20:30ean
Aste honetan "Bugonia", "Los Tigres", "Die, my love" eta "Cuerpos locas" proiektatuko ditu.