Programa argitaratzearekin batera Inauterietarako falta diren egunak kontatzen

09.02.17
Kultura eta Gazteria

Inauteri jaiak gero eta hurbilago ditugu. Antzemanten da eta hainbat azterna ere baditugu: donostia eta beste hainbat herrietan egin berri diren inude eta artzai kalejirak, edo urrutiago joanda, Cadizeko txirigotak. Aste eta erdi pasatxoan, jaietan murgildurik izango gara. Ermuko Ihauteriak iragarriko dituen kartela ezagutu genuen aurreko astean, eta gaur jada eskuartean dugu aurtengo egitaraua. Izan ere, bi aste eskas dira falta urteko festarik koloretsuenei hasiera emateko.

Ohikoa den bezala, oilarraren jokoarekin hasiko dira festak Eguen zurin, datorren otsailaren 23an, osteguna. 15:30ean ekingo zaio lehiaketari Orbe Kardinala plazan, eta jarraian, Xaibor DJak haurrentzat diskofesta eskainiko du.

Ostiralean Hartza eguna ospatuko da, eta 18:00etatik aurrera, plazatik abiatuta, kalejira alaiak herriko bazter guztiak dantzan jarriko ditu.

Larunbata jai egun handia izango da, eta 12:30etik aurrera, Irulitxa txarangak eta Txindurri taldeak kalejira egingo dute. Arratsaldean, etxeko txikiek txokolatadaz eta erromeriaz gozatzeko aukera izango dute plazan. 19:00etan, Irulitxa txarangak animatuko ditu kaleak beste behin, haurren mozorro lehiaketa hasi aurretik. Egunari amaiera borobila emateko, ''40 Principales'' musika irratiak ekarriko digun ''DJ festa'' izango dugu herriko plazan 23:00etatik aurrera. Aurtengo nobedadea.

Azken jai egunean, otsailaren 28an, haurrentzako diskoteka izango da 16:00etatik aurrera, eta “Asmakizun asmatzaileak” kaleko ikuskizunak eta Ustekabe txarangaren kalejirak emango diote jarraipena. Aurtengo ihauteriak agurtzeko, Oihan Vega DJarekin festa ospatuko da 23:00etan hasita.

Ekitaldi guztiak Orbe Kardinala plazan izango dira, edo Aritzmendi frontoian, eguraldiak laguntzen ez badu. Aurtengo programak darama portadan, kartel lehiaketako irabazlea, eta jarraian ikusi dezakezue osorik.

Lotutako albisteak

Imagen
30.01.26
Inauteriko programa prest, festa noiz iritsiko zain!

Ermua Inauteriak otsailaren 12tik 17ra bitartean ospatuko dira
Imagen
29.01.26
Kultura Sailak astelehenean irekiko du inauteri kalejiraren lehiaketarako izen-ematea

Koadrilen eta taldeen desfilea otsailaren 14an izango da
Imagen
28.01.26
Gaur egungo ‘El lenguaje de las flores’: komedia, musika eta amodio digitalaren fusioa

Antzezpena ostialean, 20:30etan, Mikel Losada aktore ermuarraren partaidetzarekin