Ordainketa-pasabidearen bidez 17 zerga on-line ordaintzeko aukera dugu Ermuan
On-lineko administrazioa garatzeko ekimenen baitan gure udalak Eusko Jaurlaritzarekin hitzarmena du ordainketa-pasabide elektronikoa –nire ordainketa izenekoa- erabili ahal izateko. Hori webgune korporatibo honetan dugu eta horren bidez herritarrok ordainketak seguru eta homogeneoak egin ditzakegu, datuak kodetu eta isilpeko transmisioa egiten duelako hitzarmendun eta kolaboratzaile diren entitateekin. Kaleko hizkera arrunta esanda ordainketa-pasabidea ate segurua da, zeinaren bidez hainbat kontzeptu ordaintzea ahalbidetzen diguna banketxeko gure txartelak erabilita aukeran eta noiznahi, eguneko 24 ordutan, asteko zazpi egunetan, ez entitatearen ez eta administrazioaren bulegoan bertan izan beharrik gabe. Hori horrela, bere ezaugarri aipagarrienak ‘erosotasuna, segurtasuna, erraztasuna eta ordutegia zabala –noiznahi- dira. Ordainketa-pasabidea erabiltzeko banku elektronikoaren erabiltzaile izan behar gara edo kolaboratzaile diren finantza entitateen –kreditu edota berehalako- ordainketa txartela eduki behar.
Ordainketa-pasabideak badaramatza hainbat urte funtzionamenduan eta, aldiro eguneratu eta hobetu izan den arrez, otsaila honetan aurrera jauzi handia egin du itxuraz nahiz barne teknologiaz gaurkotu egin delako. Pasabideak interface berria du –sistemen arteko konexio funtzionala egien duena, maila ezberdineko komunikazioa eta informazio trukaketa bideratzen dituenak-. Bertsio berriaren itxura argiagoa da eta intuitiboago ere. Pasabide berriak dituen ezaugarri nagusien artean hiru abantaila aipatu behar dira: diseinua edozelako gailura egokitzen dela: ordenadorez, tabletaz edo telefonoz sartu arren. Gunea eleanitza da eta ordainketa egiteko laguntza, aurreko gaztelaniaz eta euskaraz gain beste sei hizkuntzatan emango digula: ingelesez, frantsesez, portugesez, alemanez, italieraz eta polonieraz. Eta atal bisuala duela non ordainketa hasieratik bukaerara arte nola egin behar dugun erakutsiko diguna, pausoz pauso.
Ordainketa-pasabidearen bidez 17 zerga on-line ordaintzeko aukera dugu Ermuan, udal Ordenantzatan ditugun zerga kontzeptu ia guztiak
Pasabidearen hobekuntza ez da aspektura edo funtzionaltasunera soilik mugatu. Gure udalak ere ahalegina egin du bide horretatik ordain ditzakegun gauzak gehitzeko eta handiagotzeko. Izan ere, “orain ermuarrok udal ordenantzatan ditugun ia zerga guztiak ordain ditzakegulako bitik hamazazpira pasa ondoren” esan digute diru-bilketa zerbitzuan. Horrekin batera, entitate kolaboratzaileak ere gehitu egin dira eta une honetan 3 ditugu aukeratzeko –Kutxabank, CaixaBank, BBVA eta beste hainbaten txartelak-.
Ordainketa-pasabidearen bidez Ermuan ordaindu ditzakegun zergak ondorengoak dira: Trakzio mekanikodun ibilgailuen gainekoa edo gainbalioena; lizentzien artean, obrakoak, irekierakoak eta abar; eta, tasetan; hilerriko zerbitzuagatikoa; lizentziatan auto-taxiena; ibiena edo bide publikoan mahaiak eta aulkiak jartzeagatik. Pasabideak edozein lekutik ordaintzeko aukera ematen digu –nonahi izanik ere-, lan edo bidaia dela-eta, estatuko nahiz atzerriko edozein puntutan.
Gure udala lanean ari da eta zabalik dago ordainketa aukera eta kontzeptuak gehitzeko, zergak ez ezik, edozein ordainketa errazago eta erosoago egiterik izan dezagun. Aukeren artean, esaterako, oraindik kanpo ditugun umeen jarduerak edo udalekuak, eta beste hainbat daude, horiek sartuz gero hobekuntza nabaria litzatekeelarik, aukerak arrazoituago jarriko genituelako.
Ibilgailuen gaineko Zerga helbideratua izateak, zenbatekoan %4ko deskontua du
Zergadunentzako egutegiari jarraiki datozen asteetan Motordun Ibilgailuen gaineko Zergaren borondatezko kobrantza aldia hasiko da –martxoaren 2tik apirilaren 3ra bitartekoa-. Ordainketa-pasabidea probatzeko aukera paregabea emango diguna udaletxera edo banketxearen bulegora joaterik nahi ez duten guztientzat. Herrian erroldaturik gaudenetatik gehienok zerga hori helbideraturik dugu, horrek zenbatekoa %4an gutxitzen duelako. Hobari ona da, borondatezko epean zerga ordaindu ezik gainkarguarekin aurre egin behar izaten delako eta inolako deskonturik gabe.
Zerga hori borondatezko epearen lehen egunetan –hasi eta 5 egun bate baino lehen- udalak fakturatu artean ezin duelako kontzeptuari dagokion erreziborik eman eta, kotxea aldatu, saldu edo erosi egiten dutenek, lehengo lortu behar izaten dutelako.
Lotutako albisteak

Gure herrian dauden 8.268 motordun ibilgailuen titularrek apirilaren 30etik maiatzaren 30era izango dute borondatezko epea

Ermuak parte-hartze prozesua zabala irekiko du, 2026ko Aurrekontuaren %1 lau adin taldeek erabakitakoaren arabera banatzeko

Proiektuak PSE-EE/PSOE eta EAJren aldeko botoak jaso ditu, Elkarrekin Ermuaren ezezkoa eta EH Bilduren abstentzioa