Emakumearen Egunak jarduerak dakarzkigu martxoko hilabete osorako
Martxoa hasi dugu eta hileko mugarrietako bat emakumeentzako eskubideak eta berdintasuna aldarrikatzea da, Emakumearen Nazioarteko Eguna ate joka dugulako. Martxoaren 8an egun esanguratsua da, gurea bezalako udalerri borrokalari eta berdintasunean sinesten duenean, eta ezin pasatzen utzi egitarau bete batez ospatzeko.
‘Egun handi eta oroigarria’ asteazkena izango da, nahiz eta jardueren programa hilabete osoa luzatuko den. Hasteko, bi erakusketa ditugu. Lehena Emakumeen Topalekuan kokatuta dago; bertan 2017ko kartelen lehiaketara aurkeztu diren obrak ikusteko aukera izango da. Duela aste batzuk iragarri genuen moduan, “Berdintasuneratz batera” izeneko lana da aurtengo martxoaren 8a iragartzen duena. Obra horretaz gain, beste 19 lan aurkeztu ziren lehiaketara, eta guztiak ikusgai egongo dira martxoaren 31ra arte Emakumeen Topalekuko ohiko ordutegian.
Bestalde, udal liburutegian berdintasunarekin lotutako liburu, disko, pelikula eta bestelako errekurtsoen erakusketa jarri da hilaren amaierara arte. Gainera, bertako langileek irakurketa gida banatuko dute nobedadeekin eta gomendioekin.
Igandean korrituko da jai giroan Lilatoi proba herrikoia Donostian
Kirolak ere aldarrikapenarekin bat egingo du igande honetan Donostiako Lilatoian. Ermuko talde batek parte hartuko du emakumeen lasterketa herrikoi ezagun honetan.
Asteazkenean, Emakumeen Nazioarteko Eguna, aurtengo edizioko nobedadea izango dugu. Goizeko 11etan “Argazki collage”-a egingo baita Martxoak 8 plazan eta Berdintasunaren Pasealekuan. Ekintza parte-hartzailea egingo da emakumeen jabekuntzarako, berdintasunaren aldeko gune esanguratsu horren esanahia eta balio azpimarratuz. Horretarako herriko hainbat artistek prestaturiko argazki collage-a muntatuko dute elkarlanean.
Arratsaldeko 5etan kafe-tribial feminista partida jokatuko da Emakumeen Topalekuan, eta jokalari onenentzat sariak banatuko dira. Eguna biribiltzeko, kontzentrazioa deitu da Orbe Kardinala plazan 19:00etan. Lore sortatxoak banatu eta martxoaren 1eko Osoko Bilkuran Udalak onartutako deklarazioa irakurriko da.
Zinea eta antzerkia berdintasunaren alde
Emakumeen Nazioarteko Eguna dela eta, Ermua Antzokiak hilabete honetan zehar programazio berezia eskainiko du, eta zineak eta antzerkiak bat egingo dute berdintasunaren alde. Guztira, gaiarekin lotutako lau pelikula eskainiko dira, honakoak:
Martxoak 9: Les innocentes, Anne Fontainerena
p>Martxoak 11 eta 12: Figuras ocultas, Theodore Melfirena
Bestalde, martxoaren 10eko ostiralean, “Abandónate mucho” antzezlana ikusgai izango dugu Ermua Antzokian 22:15etik aurrera. Musika eta antzezpen ikuskizuna, XLko kide diren Nía Cortijo eta Marta Sitjárekin. Hilabeteko azken egunean emakume ermuarren ‘Izarraitz’ taldeak erretiratu aurreko bere azken emanaldia emango du, ‘25 años no es nada ….pero dan para mucho’ antzeztuz.
Azkenik, martxoaren 29ko asteazkenean “81 amama2 dokumentala ikusteko eta Izaro Gonzalekin solasean aritzeko aukera izango dugu. Proiekzioa eta hitzaldi-mintzaldia Lobianon, arratsaldeko 7etan hasiko dira.
Lotutako albisteak

Udaleko Berdintasun Sailak Santixauen diagnostikoa egiteko inkesta jarri du abian maiatzaren 17a arte

Zerbitzu gehienak itxita egongo dira datozen jai-egunak tarteko

Ostiraleko 18:00etan, Lobiano Kulturgunean Zehar Errefuxiatuekin elkartearen "Entretejidas" proiektuaren baitan