‘Figuras ocultas’ eta ‘Manual de un tacaño’ komedia frantsesa asteburuan ikusgai Ermua Antzokian

07.03.17
Ermua Antzokia

Ermua Antzokiak zine aste berri bati ekingo dio. Programazioak martxoaren 8a eta Emakumeen Nazioarteko eguneko ospakizunaren ukitua izango du. Hori horrela, zineklubean ‘Las Inocentes’ filma frantsesa emango dugu, Anne Fontaine zuzendariarena. Drama historikoa da, benetako gertakizun batean oinarriturikoa. 1945eko abuztua. Varsoviako (Polonia) monasterio batek sekretu ilun bat ezkutatzendu, moja guztiak bortzatuak izan baitira soldadu sobietarrengatik. Erantzuleak, Armada Gorriaren soldaduak. Polonia eta Alemania arteko mugan dauden preso frantsesak laguntzeko Gurutze Gorriak bidalitako mediku gazteak, Mathilde Beaulieuk, komentuan bizi diren moja guztiak haurdun daudela jakiten baitu. Filma intentsua da, gerrak eta indarra erabiltzearen ondorioak ageriak jartzen dituenak. Valladolideko Seminci jaialdian kritikaren saria jaso zuen; Jerusalem hiriko jaialdian filma onenaren saria. Jatorrizko bertsioan, iluntzeko zortzi eta erdietan.

Zine komertzialaren txanda zapatu arratsaldeko zazpi eta erdietan iritsiko da. Theodore Melfi zen ‘Figuras ocultas’, komedia dramatikoaren proiekziorekin. Filmak NASAn lan egiten duten zientifiko gazte talde baten gorabeherak kontatzen ditu, emakume eta beltz arrazakoak izateagatik diskriminazio bikoitza jasotzen baitute. Historikoa da, benetako gertakizun batean oinarriturikoa. Oso entretenigarria da. Oscar sarietarako hiru izendapen izan ditu, pelikula onenaren atarteko. Interpretazio onak eta garaiko giroa oso ondo agertzen du, filma gozo eta positiboa izanik, bestelakorik pentsa daitekeen arren. Larunbat arratsaldekoz azpi eta erdietan, igande gaueko 10etan eta astelehen iluntzekoz ortzi eta erdietan ikusi ahal zango dugu.

Asteburuko bigarren aukera Fred Cavayék zuzenduriko eta Dany Boonek intepretaturiko Manual de un tacaño, komedia frantses arrakastatsua da. Estreinutik arrakasta eta ikusleen onespena jaso du, lehenengo asteburuan 800.000 ikusle izan zituelako. Satirikoa, aurretik asmatu ezinekoa eta oso barregarria da istorioa; filma Dany Boon komikoa ondo luzitzeko aukera ematen dioelarik. François Gautier gizon xuhurra da. Aurrezteak poza ematen dio. Bere bizitzako jomuga nagusietakoa ezer ez gastatzea bada ere, bere bizitzak egun batean gotik beherako aldaketa izango du. Duen akatsa ezkutatu nahian gezurretan bizi beharko du et ahori bere arazo guztien hasiera izango da.Larunbat gaueko 10etan eta igande arratsaldekoz azpi eta erdietan ikusteko aukera izango dugu.

Igandean eta haur nahiz gaztetxoentzako emanaldian, arratseko 5etan, Benito Sansón y los taxis rojos titulukoa proiektatuko dugu. Haur komiki baten zinerako egokitzapena da. Benito Sanson mutil arrunta dirudien arren, botere berezien sorta ederra izango du ezkutatuta.

Azkenik, gogoratu oraindik eskuragai dugula martxoko hilabeteari dagokion bonoa, 15, 6 euroren truke.

Argibide gehiagorako ikus Ermua Antzokiaren mikrositea.

Lotutako albisteak

Imagen
13.05.25
‘Los pecadores’ eta ‘Muy lejos’ filmak Ermua Antzokiaren asteko zine proposamenak

Asteko karteldegian baita ‘La historia de Souleymane’ eta ‘Una noche en Zoopolis’ daude
Imagen
07.05.25
Korrontzi eta Alboka Musika Eskolako Bandaren kontzertua

Ermua Antzokian, ostiraleko 20:30 etan. Sarrerak 10 euro
Imagen
06.05.25
"Sorda" eta "Confidencial", asteko zine egitarauko protagonistak

"El segundo acto" eta "Misión Panda en África" ere ikusgai izango ditugu datozen egunetan