Diru-bilketak informatika-datuak kargatzearen akatsak zuzendu eta TMIZko inprimakiak birbidali dizkie helbideraturik ez dutenei

08.03.17
Ekonomia eta Ogasuna

Udal honek Trakzio Mekanikoko Ibilgailuen gaineko 2017ko Zergari (TMIZ) dagozkion inprimakiak birbidali dizkie zerga helbideraturik ez duten motordun ibilgailuen jabeei. Udalak diru-bilketa zerbitzuak agiriak bigarrenez bidaltzeko erabaki hartu dute helbideratu gabe duten jabeen fitxategian akatsa antzeman eta gero. Lehenengoz bidalitako agirian ibilgailuak identifikatzeko matrikularen ordez bastidorearen zenbakia erabili baita, horrek zalantza eta nahastea eragiten duelarik, batez ere ibilgailu bat baino gehiago dutenentzat. Gogoratu behar dugu, bastidore zenbakia ezkutuan egoteaz gain, erabiltzaileentzat asko zere ezezagunagoa dela. Gertaeraren oinarri errore informatikoa izan da, helbideratu gabeko ibilgailuen fitxategia eratzean gertaturikoa, udal bilketak darabilen programa berria erabiltzean.

Horrez gain, beste hanka sartze bat ere izan da lehen bidalitako inprimaki guztietan adierazten baitzen %4ko deskontua genuela guztiok, eta hobari hori agiria helbideratuta dutenentzat bakarrik delarik. Horiek, hainbat informazio eskaera eta kontsultak eragin dituzte eta, kexaren bat ere, udaletxeko langileek atenditu dituztenak. Edozein argibiderako udaletxera bertara –Abiapuntu bulegora nahiz diru-bilketara jo dezakegu.

Inprimakiak matrikularen ordez bastidorearen zenbakia jasotzen eta helbideraturik izategatiko hobaria guztiontzat zela adierazten zituen

Diru-bilketa zerbitzuaren esanetan ordainagirietako bat besterik ez dugu ordainduko –lehena, hainbatek jada ordaindu dutena edo bigarrena, kasuan kasu- ibilgailuen jabe garen ermuarrok, bikoizketarik ezin delako egon agiri biek erreferentzia bera baitaramate. Erreferentzia bere izanik, ezinezkoa izango zaigu bi aldiz ordaintzea. Nolanahi ere, udalak eta zerbitzuak eragindako eragozpenak barkatzeko eskatzen dute, aldi berean ermuarroi lasai egoteko eskatzen digutelarik.

Gogoratzen dugu 2017ko TMIZa borondatzen ordaintzeko orain aste bete hasi zela eta apirilaren 3a bitartean mantenduko dela. Ordainagiria helbideratu gabe duten 2.899 titularrek hori ordaintzeko dituzten aukerak hainbat dira: Kutxabank, Caixabank edo BBVA entitateen bulegoetara joatea ordainketak egiteko dituzten orduetan, etxean jasoko duten erreziboak eramanda. Entitate horien orotariko kutxazainak ere erabil ditzakete edota horien webguneak, eguneko 24 ordutan erabili ditzaketenak. Beste modu eroso eta azkarra administrazioaren ordainketa-pasabide erabiltzea da, webgune korporatibo honetan lotura eginda dioguna. Borondatezko hilabetea amaitu eta gero, ordainagiriaren zenbatekoa bide exekutibotik eskatuko da.

Lotutako albisteak

Imagen
23.04.25
Aurtengo Trakzio Mekanikoko Ibilgailuen gaineko Zerga ordaintzeko hilabete izango

Gure herrian dauden 8.268 motordun ibilgailuen titularrek apirilaren 30etik maiatzaren 30era izango dute borondatezko epea
Imagen
21.02.25
Ermuarrek hurrengo aurrekontuko 250.000 euroen erabilera erabakiko dute

Ermuak parte-hartze prozesua zabala irekiko du, 2026ko Aurrekontuaren %1 lau adin taldeek erabakitakoaren arabera banatzeko
Imagen
19.12.24
Udalbatzak ia 26 milioi euroko aurrekontua onartu du 2025erako

Proiektuak PSE-EE/PSOE eta EAJren aldeko botoak jaso ditu, Elkarrekin Ermuaren ezezkoa eta EH Bilduren abstentzioa